Dantzaldi herrikoiak eta suziriak
Uztailaren 14a
Auzoak bestan
Uztailaren 14a 1789ko Bastillaren hartzeari eta herriaren jazarraldiari lotua da.1880an III. Errepublikak besta nazionala aldarrikatu zuen, eta 1790eko uztailaren 14a atxikitzea erabaki zuen ofizialki, Federazioaren Bestaren eguna. Horrela, uztailaren 14an Frantziako aberria ospatzen da, dantzaldi herrikoiak ematen dira eta suziriak pizten. Ibaiaren eskuineko bazterrean baita ere Baiona Handian, musikak eta dantzaldi herrikoiek Frantziako besta nazionala animatzen dute.
Tradizioak Aturri bazterrean
Besta nazionala musikaren bidez ospatzen da, eta Baionako tradizioaren arabera bururatzen: izigarriko suziri ederrekin, Aturritik igorriak, Herriko Etxearen eta DIDAMen artean plantatzen den xalantaren gainetik. Orduan Baiona mila kolorez janzten da.