EZINBESTEKO HITZORDUA

Musikaren besta

Baiona eta musika… zer maitasun istorioa! Urtero, Baionako hiriak musika errepertorio aberatsa hedatzen du, bereziki Baionako taldeena, gaurko musika egiten dutena. Musikaren Bestak Baiona Ttipia, Baiona Handia eta San Izpiritu auzoak animatzen ditu.

Estilo guzietako programazioa, kontzertuak giro atseginean

Baionako hiriak musika estilo desberdinak programatzen ditu Musikaren Bestaren karietara: rocka, klasikoa, jazza, elektroa, tradizionala. Denen gusturako bada! Baionako Musikaren Bestan elkarteak aitzinera ematen dira, izan ere dantza taldeak eta abesbatza tradizionalak ariarazten dira.  Musika estiloen eta kontzertuen arabera, musikaren erritmoan izanen zara Musikaren Bestan, eta arras lasaiki ibiliko zara segurtasun eremu berezi bati esker.

Ingurumen eder-ederra, ondarea ohoretan

Musika jotzen da historiaz beteak diren lekuetan, eta horrek bestari tonu berezia ematen dio. Izan ere, musika taldeak auzoetan ari dira, karriketan, plazetan, Baionako ondare aberatsaren erdian.

Udako lehenbiziko eguna, partekatzeko memento atsegina

Udaburuko hitzordu horretan publikoa biltzen da eta partekatzeko memento atsegina eta alegera bizi dute denek Baiona parte zaharrean. Familian edo lagun artean, ospa ezazu udaren hastapena Baionako karriketan gaindi kontzertuz kontzertu ibiliz!