Udako festibal kulturala, dohainik
Paseo Festibala
Paseo: arrunt dohainik den udako festibala
Festibala hedatzen da eta ez ditu baionesak bakarrik erakartzen. Uda osoan programatua da, eta kultur eta ondare turismoaren alorrean kokatua da. Festibalean diren arte, kultura eta ondare proposamenek publiko guziak biltzen ditu, hemengoak eta kanpokoak. Paseo festibalaren programazioa tradizioaren eta sorkuntzaren artean kokatua da, nortasunaren eta desberdintasunaren artean. Baionako ondare material eta immaterialaren berezitasunean bermatzen da, Baiona errotua baita eta aldi berean munduari irekia. Paseo festibala ibilaldi kulturala eta goxoa da, Baionaren gisa.
2020ko Paseo festibala: programa
Aurten, festibala 2020ko uztailaren 20tik irailaren 11ra iraganen da.