ARKITEKTURA ZORAGARRIA TOPAKETA ARTISTIKOAK ANTOLATZEKO
Kontzertuak zezen-plazan
Gune bikaina hitzordu artistikoetarako
Gune bikaina eta Baionako ondarearen leku garrantzitsua da zezen plaza; Baionako hiriak irekitzen du ikusgarri mota ororen egiteko. Uztailean zernahi hitzordu artistiko eta kultural iragaten da bertan, estilo guzietako programazioarekin: Baionako hiriaren eta ekoizleen arteko partaidetzaren emaitza.
Baionako zezen plazan ikusgarriak antolatzen dira adin guzientzat, eta arrakasta handia badute eklektikoak eta kalitatezkoak baitira: Matthieu Chedid, Patrick Bruel, Maître Gims, Les Insus…
Baionako hiriak eta haren partaideek baldintza ederrak proposatzen dituzte bertako edo kanpoko publikoa eta artistak elkartzeko, paregabeko zezen plazan.
Programazio artistikoa zabala da, zezen plazan eskaintza artistiko eta kultural joria egin baitaiteke.