MEZENASGOA, BAIONAK KUDEATU PROIEKTUEN LAGUNTZAILE

Bayonne Pays Basque Cultures

Baionako hiriak, Bayonne Pays Basque Cultures (BPBC) funtsaren bidez, mezenasak elkartzen ditu, eta interes orokorreko proiektuetan engaiatzera bultzatzen.

BPBC: Baionaren eta Ipar Euskal Herriaren zerbitzurako tresna

Baionaren eta Ipar Euskal Herriaren garapena eta ospea lagundu nahi duten enpresek eta partikularrek ekintza publikoa ahal bezainbat sostenga dezaten, hiriak Bayonne Pays Basque Cultures emaitza funtsa sortu du.

Jean-Michel Camdessus nazioarteko diru funtsaren zuzendari nagusi ohia du buru. Administrazio kontseiluan, Baionako hautetsiak – auzapeza barne, ohorezko lehendakari gisa – eta jendarte zibileko ordezkariak biltzen ditu.

Emaitza funtsak mezenas partaideei proposamenak aurkezten dizkie, eta horien artean, azken horiek proiektu batzuk hautatzen dituzte. Horren truke, zerga-abantailak eta ordain ederrak dituzte.