Lanpostuak eta ikastaldiak
Baionako Hiriarentzat lan eginez, herriko etxearen baitan zerrendatuak diren 60 lanbideetako batean aritzen ahal da bai eta gaitasunak garatuz interes orokorraren onurako aritu.
850 langile inguruk hurbileko zerbitzu publikoko misioak segurtatzen dituzte Baionako Hiriarentzat eta lanbide sorta zabal bat okupatzen lehen haurtzaroa, hezkuntza, ondare eraikia, azpiegiturak, ingurumena, bereguneak, kultura, mantenua, administrazio orokorra, egoera zibila... bezalako arloetan.
- Kolektibitatearen lan eskaintza gehienak zuzenduak zaizkie:
- lurraldeko funtzio publikoko lehiaketa bateko saridunei,
- funtzio publikoan jadanik titularrak diren langileei.
- Hala ere, C kategoriako postu batzuk (BEP mailetik Baxorainokora) konkurtsorik gabe lor daitezke (mantenuko langile, harrera, langile administratibo...).
- Ahalmen urriko langilearen estatutua duten pertsonei irekia zaie ere lan postu bat lortzeko dispositiboa.
Hiriak aurkeztu enplegu eskaintzak eta hauetako bati erantzuteko asmoa duzue, ICI Hemen klika ezazue:
Deigabeko kanditatura bat proposatzeko asmoa duzue, inprimakia bete ezazue
Zuen deigabeko kanditatura urte batez atxikia da gure haztegian. Eskuratu orduko, zuen motibapen gutuna eta zuen curriculum vitæren edukiaz (diploma, lanbidea, esperientzia, gida baimena...) elikatu datu basean erregistratzen du zuen eskaera Giza baliabideen zuzendaritzak. Funtzionario batzuk une bateko ordezkatu edo noiztenkako behar baten kasua agertzean behin-behineko beharrei aurre egiteko bilaketak egiteko baliatua da haztegi hau.
Giza baliabideen zuzendaritzak sistematikoki erantzun bat igortzen dio zuen eskaerari.
Urte guziez, maila eta soslai orotako 220 ikastun langile inguru hartzen ditu Hiriak herriko zerbitzu desberdinen baitan.
Ikastaldi eskaera bat helarazi nahi baduzue, inprimakia bete ezazue
Sasoiko enpleguak
Guti dira Baionako Hirian. 35 postu inguru proposatuak dira zonbait zerbitzutan (hiriko garbitasuna, aparkalekuak, igerilekua: MNS, mantenua, kutxa…) hiru edo lau asterako.
Ez da sasoiko enplegurik zerbitzu administratiboetan. Baionako Hiriak ALSH/AGAH-rik (aterpetzerik gabeko aisialdi hargunea) kudeatzen ez duenez, ez da ere sasoiko enplegurik animatzaile zereginetan.
Sasoiko enplegu bat eskatu nahi baldin baduzue, adinduna eta lizeotarra edo ikaslea izan behar duzue nahitaez. Zuen hautagaitza urtarrilaren 1a eta apirilaren 30 arteko epean helarazi behar duzue zuen adina, noiz libro zareten eta gida baimena duzuenez zehaztuz.
Zuen hautagaitza atxikia baldin bada, jakin ezazue sasoi bat baizik ez duzuela egiten ahalko, horrelako enplegu batean ahal bezain bat gazteri aritzeko parada uzteko gisan. Parekotasun izpiritu berdinari jarraikiz, familia bakoitzeko haur bat bakarrik hartuko du sasoi batez Baionako Hiriak.
2012tik aitzina, bere zerbitzuak aprendizgoari ireki dizkio Baionako Hiriak. Urte guziez CAP-tik Master 2-ra doazen maileko 5 eta 6 aprendiz artean arlo desberdinetan (berde guneak, eraikuntza, mekanika, informatika, etab.) hartzen ditu .
Haren kontratu osoan zehar, aprendizgoa aldizka ibiliko da formakuntza zentroa eta herriko zerbitzuetan, aprendizgo maisu batek laguntza eta jarraipena ekarriz.
Argibide gehiago lortzeko, Giza baliabide zuzendaritzarekin harremanetan sar zaitezkete eta interesatuak bazarete, zuen hautagaitza Auzapez Jaunari zuzenduko diozue.
Jakin ezazue Baionako Hiria, beste kolektibitateak bezala, ez duela profesionalizatze kontraturik eskaintzen ahal.
- Lurralde kolektibo baten funtzionamenduaz eta konkurtso eta azterketen antolaketa ezagutzeko ondoko helbidera jo ezazue Pirinio Atlantikoetako kudeaketa zentroa (CDG/KZ 64).
- Lurraldeko lanbideez informazioak lortzeko; ondoko helbidera jo ezazue Lurraldeko funtzio publikoko zentro nazionala (CNFPT/LFPZN).