LEHENTASUNEZKO AUZOAK BAIONAN

Handitu eta loratu !

Baiona Hiriko lehentasunezko auzoko biztanleei ekintza ugari proposatuak zaizkie, Estatuaren eta FaLKaren diru laguntzen bidez. Hori dela eta, Jean-Pierre-Brana, Aristide-Briand, Jean-Cavaillès, Jules-Ferry eta Charles-Malégarie eskolak dira aipagai.

Urririkako irispideak

Jean-Pierre-Brana, Aristide-Briand, Jean-Cavaillès, Jules-Ferry eta Charles-Malégarie eskoletako ikasleek ondoko zerbitzuetarako irispidea ukan dezakete:

Mintzaira esku ukaldia (Cla): ahozko adierazpena garatzea

"Mintzaira Esku ukaldiak" haurrei talde ttipitan egituratutako hizkuntza-tailerrak eskaintzen diete, arratsero, oren batez, eskolaldia eta gero. Gurasoek ekintzan parte hartzen dute. "Mintzaira esku ukaldi" bost klub antolatuak dira urtero Baionan, ama eskola horietan, azarotik ekainera. Baionako Hiriak hezitako eta ordaindutako animatzaileek dituzte tailer horiek animatzen.

Ttipi-ttipiei zuzendutako tailerrak: ama eskolako sartzea prestatu

Hezkuntza-Arrakasta ibilbideak proposatuak zaizkie hiru urtez peko haurren gurasoei. Helburua da ama eskolan ahal bezain goxoan sartzea, ikasteko prozesuak pizteko, egoera eta jarduera anitzen bidez.

Libreplume elkartea eta Ludotekarekin partaidetzan antolatutako tailerrak

Tailer horiek asteazkenero antolatuak dira Charles-Malégarie eskolan, eta ostegunero Zitadelako ama eskolan. Tailerrak lehentasunezko auzoko kultura eta sozioedukatibo etxeetan ere gerta daitezke: Oreka zirku-eskola, Baionako Klub Olinpikoa, HGZK edo Gurutze Saindua mediateka.

Guraso-guneak Baionako LHSko eskoletan

Guraso-guneak gurasoen arteko topaketa eta trukaketa guneak dira, eskolari eta hezkuntzari buruz itzuliak. Sareko eragile asko mobilizatzen dituzten informazio eta orientazio guneak ere izaten dira: psikologo, dietalari, sofrologo, naturopata… Trago baten inguruan elkarretaraturik, guraso-bitartekari batzuek beste eskolako guraso boluntarioak errezibitzen dituzte, astero, LHSko ikastetxe guzien guraso-guneetan: Jean-Pierre-Brana, Aristide-Briand, Jean-Cavaillès, Jules-Ferry, Zitadela eta Charles-Malégarie eskoletan, baita Camus kolegioan ere.