Bayonne Info Jeunes
Bere misio nagusia gazteei informazioa ematea eta haien eskubideetara eta autonomiara heltzeko prozesuetan laguntzea da. Gazteen informaziorako langileek lehen mailako erantzuna ematen dute eta beharrezkoa denean, egituretara edo berezitutako sistemetara orientatzen dute.
Gune hau doakoa da eta irekitze ordutegien arabera libreki sar daiteke:
astelehena: 14:00etatik-17:00etara aldez aurreko hitzordua bidez bakarrik
astearte, ostegun eta ostirala 9:30etik-11:30era aldez aurreko hitzordua bidez, publikoari idekia 12:00etatik-17 30era
asteazkena: 9:30etik-12:00etara aldez aurreko hitzordua bidez, publikoari idekia 13:00etatik-17:30era
Bayonne Info Jeunes gunean proposatutako zerbitzuak
- Harrera eta laguntza pertsonalizatua: Gazteek BIJ-era joateko parada dute, hitzordurik gabe edo hitzordu batekin, haien beharretara egokitutako laguntza errezibitzera. Proiektu pertsonal eta/edo profesionalaren arabera, eskuragarri diren laguntza ekonomikoen inguruko informazioa luzatzen zaie.
- Elkargunea: Profesionalekin eta tokiko eragileekin trukatzeko gune bat, gai anitzeten inguruan (formakuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, herritartasun konpromisoa, etab.) eztabaidatzeko.
- Dokumentazio zerbitzua IJbox plataformaren bidez (lanbide orientaziorako 360°-ko tresna eta behaketa).
- Cyber Puntua: Sarbide irekiko bi informatika-postu, Internet doan dutenak.
- Gune atsegingarria: Solairuan kokatua, futbolin batekin, gezi joko batekin, mikrouhin batekin, lan gela batekin, eta proiekzio gune batekin.
Laguntzarako gaiak
Bayonne Info Jeunes-ek gazteei informazioa eta laguntza ematen die ondoko gaiei buruzko prozesuetan:
- Bizitza praktikoa: administrazio prozesuetarako laguntza (Unibertsal Zerbitzu Nazionala, Defentsa eta Herritartasun Eguna, gida-baimena).
- Etxebizitza: etxebizitza eskuratzeko gailuei buruzko informazioa, maizter gisa dituen eskubideak eta ikasleendako etxebizitza zerrenda bat. Exebizitzaren bilaketarako laguntza (alokairua, elkarbizitza, Gazte Langileen Etxea) eta alokairuaren eskubideen eta betebeharren inguruko informazioa. Baita, etxebizitza berri bati lotuak diren administrazio urratsendako laguntza ere.
Jakitekoa: Ikasleentzako alokairuko etxebizitzak proposatzen dituzten Baionako jabeek Baiona Hiriko etxebisitzaren zerrendan izena emateko inprimakia eskura dezakete zuzenean Bauponne Info Jeunes-ean.
- Osasuna: osasun orokorrri, osasun sexualari, mendekotasunen prebentzioari, minbiziaren detekzioari, eta mutualitateen hautaketari buruzko informazio praktikoak. Bayonne Info Jeunes parte da Promeneurs du Net sisteman, zeinak sare soziaen bidez laguntza eskaintzen duena.
- Erakaskuntza: eskola ibilbidea prestatzeko aholkuak, bere unibertsitate ibilbidean antzeman, formakuntza paradak ezagutu eta bere proiektu profesionalaren eraikuntzan laguntza izateko aholkuak.
Jakitekoa : Ikasleek Baiona Hiriko hiri Beka jaso dezakete, baldintza jakin batzuetan. Gehiago jakin.
- Orientazioa eta formakuntza : lanbideen fitxak kontsultatzea, lanbide-bideei buruzko informazioa, aurkezpen-gutunak idazteko laguntza (ParcourSup) eta ikaste edo alternantzia-kontratuak bilatzeko laguntza.
- Lanbidea, ikasle lanak eta praktikak: laguntza enplegu baten, ikasle-lan edo praktika baten bilatzeko. Curriculum-ak, motibazio-gutunak eta lan-elkarrizketak prestatzeko aholkuak. Ikasleen lan-eskaintzen hautaketa batreako sarbidea.
- Formakuntza segitua: tokiko formakuntza-erakundeei, gazteentzako sistemei (tokiko misioak) eta lanbide-birorientaziorako laguntzari buruzko informazioa.
- Aisialdiak, kirola eta oporrak: Baionako aisialdi eta kirol jarduerei eta hiriko aisialdi guneei buruzko informazioa (ESCM, PATRO, MVC). Oporrak antolatzeko laguntza eta informazioa: Génération Junior.
- Mugikortasuna: Baionan dauden garraiobideei buruzko informazio praktikoa, garraio publikoa (Txik Txak), mugikortasun leuneko aterabideak, txirrindula bideak eta autoa partekatzeko paradak barne. Baita ere, ikasleendako aparkaleku guneei buruzko informazioa.
- Atzerrira abiatea: nazioarteko mugikortasun proiektuetarako laguntza (hizkuntza egonaldiak, PVT, VIE, nazioarteko obrak), egonaldiaren prestaketan laguntza emanez eta mugikortasun parada ezberdinei buruzko informazioa emanez So Mobilité plataformaren bidez Sac Ados eskualdeko mugikortasun dispositiboa aurkeztuz.
Jakitekoa:
- So Mobilité: eskualdeko, nazionaleko eta nazioarteko informazioak eskaintzen ditu, mugikortasuneko laguntza eta sistemetara orientatzeko, baina ez du prestakuntza egitasmorik antolatzen ezta diru-laguntzarik ematen ere.
- Sac Ados: gazteen autonomia eta mugikortasuna sustatzeko sistema, beren gaitasun berriak garatzeko parada ematen diena.
- Engaiamendua: boluntariotzari, zerbitzu zibikoari, boluntario lanari eta herritartasun konpromisoari buruzko informazioa (Auzoetako Kontseiluak). Lan edo praktika bilaketa batendako engaiamenduaren baloratzeko aholkuak eta lehen sorospenendako formakuntzei buruzko informazioa (PSC1, PSE1 eta PSE2).
Jakitekoa:
- Gazteen Beka (14-16 urte): animazioaren esparrua ezagutzeko eta baionar gazteen engaiamendua baloratzeko parada ematen du.
- Gazte Proiektuaren Beka (16-25 urte): 200 €-rainoko diru laguntza proiektu bat egin nahi duten gazteendako.
Proiektuak gauzatzeko laguntza:
Bayonne Info Jeunes-ek gazteei laguntza ematen die proiektuak egiten (ingurumena, arteak eta kultura, hiritartasuna, etab.) bai eta finantzamenduak bilatzeko ere. Lehen hitzordu bat proposatua da proiektuaren aurkezteko, haren bideragarritasuna eta finantzamendu paradak elkarrekin aztertzeko.proposé pour présenter le projet, afin d’étudier ensemble sa faisabilité et les possibilités de financement.