Elkarte biziari eskainitako sustengu eta baliabide-gunea
Baionako Hiriak elkarte egitura sustatzen du
Elkarte biziari eskainitako sustengu eta baliabide-gunea (CRAVA) Baiona Hiriko ekimenez sortu zen, Hiriaren animazioan parte hartzen duten 800 elkarteak laguntzeko xedearekin. Profession Sport & Loisirs 64 elkartearen laguntzarekin, Tokiko Laguntzarako Neurria (DLA) ekartzen duelarik, Crava-k elkarteei laguntza eta informazio programa bat proposatzen dizkie, urririk, gizarte kudeaketa, zerga sistema, enplegua, komunikazio eta beste gaiei inguruan, aditu eta partaide batzuen esku hartzearekin (SFBB, zerga zerbitzuak, Pôle emploi bulegoa, herriko zerbitzuak…).
Programa kontsultatu > Baionako elkarteei zuzendutako laguntza eta informazio programa
Informazio eta sentsibilizazio saioak:
Elkarte munduko arauzko, ekonomiko eta kudeaketa arloko bilakaeraren parean agertzen diren lehentasunezko gaiei buruz, elkarteetan ari diren zuzendari, langile edo boluntarioei zuzenduak.
Elkarte Kudeaketarako Formakuntza Agiria (CFGA):
Boluntarioei edo langileei zuzendutako formakuntza bide bat, funts publikoek osoki ordaindurik, eta Profession Sport & Loisirs 64 elkartearen ardurapean, elkarte baten ibileran ezinbestekoak diren ezagutzak ukaiteko eta egiaztatzeko, administratibo-, diru- eta giza-kudeaketaren arloan.