Baiona Gainetako biztanleen etxea

3BIS

3BIS, Baiona Gainetako biztanleen etxea, 2018an birsailkatua izan zen, auzoko biztanleen beharrei ahal bezain ongi erantzuteko gisan. Auzoko biztanle batzuei eta elkarte batzuei eskainitako lan, biltzar, bizi eta lagun arteko leku partekatu bat da.

Jarduerak eta biltzarrak antolatzeko bi gelek, bi bulegok, sukalde batek eta garbiketa-komunek osatzen dute 3BIS gunea. Eremuen erabilpena urririk utzia da, auzoko biztanleei eta jendarteari sustengua ekartzen dieten erakundeei zuzendua baitzaie lehentasunez.

Ekipamendu hori elkarte, talde edo erakunde guziei zuzendua zaie, Baionakoak izan ala ez, aisialdi, kultura edo elkartasunezko eta gizarte-ekonomiaren arloan ari direlarik eta lehentasunezko auzoen biztanleei zuzenduak zaizkielarik. Gelak eta bulegoak erabilera partekatukoak dira eta barne araudi bati jarraikitzen diote.

131 eta 33m²ko bi gela, jarduerak edo biltzarrak antolatzeko

3BIS-ek bi gela proposatzen ditu, 131 et 33 m²koak, edozein jarduera errezibitzeko: biltzarrak, formakuntzak, kultura, aisialdiak edo ekonomia arloko edozein animazioak.

Gela bakoitzean mahaiak eta kadirak badira. Edukiera, 130 lagun gehienez, nahi den antolaketaren arabera alda daiteke: biltzarra, hitzaldia, jarduera.

11 et 9m²ko bi bulego, elkarteen segurtasunezko zerbitzuak antolatzeko

Bi bulegoak, 9 et 11m²koak, elkartasunezko gizarte-ekonomiaren erakundeen esku utziak dira, arlo horietan esku hartzen dutelarik, segurtasunezko zerbitzuak antolatzeko gisan, lehentasunezko auzoko biztanleen alde.

1- gutunez, Jaun Auzapezari zuzendua, ondoko helbidera:

Baionako Herriko Etxea,
Leclerc Marexalaren etorbidea, 1.
64109 Baiona cedex - BP 60004

2 - mezu elektronikoz 
3 - telefonoz 05 59 44 74 10 zenbakira

 

Argibide gehiago

Erreserbatzeko eskaera-orria hemen deskargatu.