Adinekoei eta beren hurbilekoei zuzendutako baliabide-gunea

Clic

Baionako HJLZak adinekoen, beren familien eta gerontologia arloko profesionalen eguneroko bizitzaren alde guziak, eskubideak eta indarrean diren laguntza eta zerbitzu guziak ezagutzeko xedea duen informazio eta laguntza leihatila-harrera bakar bat proposatzen du: Gerontologiaren Koordinaziorako eta Informaziorako Lekuko Zentroa - Clic.

 Clic zer da:

  • informazioa
  •  koordinazioa
  • adineko pertsonendako laguntza indibidualizatua
  • profesional eta erabiltzaileentzako mintzaldiak
  • familia laguntzaileei laguntza

Clic-arengana joan zaitezke argibide, urraspide askorako, galdera desberdinak egiteko hala nola etxean egoteko aterabideak (etxeko laguntzaileen zerbitzuak, apairuak ekartzea…), etxebizitzaren hobetzea, diru-laguntzak, zahar-etxe batean edo beste erakunde batean ostatatze egiturak, babespen juridikoaren neurriak, aisialdiak, gizarte bizitza eta harremanak…

Informatze eta aholkatze eginkizunaz bestalde, Clic-ak gizarte eta mediku-gizarte laguntza mota desberdinak ere proposatzen ditu:

  • Adinekoaren beharrak aztertzea eta banakako laguntza plana plantan ezartzea
  • Partaideen sare bat piztea, pertsonaren hautuen errespetuan
  • Egoeraren segimendua, hurbilekoekin eta tokiko partaideekin hitzartze eta koordinaketaren bidez

Diziplina anitzeko lantalde batek ditu eginkizun horiek segurtatzen (talde administratiboa, gizarte langileak, medikua, psikologoa).

 

Clic-ak erretiratuei eta beren laguntzaileei zuzendutako osasun prebentzio eta sustapenerako ekintza kolektiboen programak garatzen eta animatzen ditu Baionan eta Ipar Euskal Herrian.

Adinekoen osasunaren arloan hezitako eta berezitutako profesionalek dituzte ekintza guziak animatzen. Gai desberdin asko aipatzen dira: elikatzea, ongizatea, memoria, logura, egokitutako jarduera fisikoa…

Familia-laguntzaile baldin bazara, Clic-ak elkar laguntza eta trukaketarako taldeak, informatzeko tailer ibiltariak, ongizate eta lasaialdi jarduerak animatzen ditu…  

Adinekoen baztertzearen aurka borrokatzeko ekintzak ere plantan ezartzen ditu. Monalisa urratsean engaiatua da (Adinekoen Bakartasuna eta Baztertzearen aurka Borrokatzeko Mobilizazio Nazionala). 2015etik goiti Itunaren izenpetzaile izanik, Departamenduko Kontseiluak abiatu duen "Monalisa Kooperazioan" parte hartzen du.

  • Edozein argibiderako edo izena emateko, Clic-arekin harremanetan sar zaitez 05 59 50 80 30 telefono zenbakira deituz edo mezu elektronikoaren bidez: clic.ccas@bayonne.fr

"Baionako erretiratuen hurbileko gizarte laguntzaren eragilea».

 

Kontaktua: Permanentzia CLICean, soilik hitz orduarekin, ostegunetan 9:00etaik 11:30era.