GURE DATUAK IREKI ETA PARTEKATU
Open Data
Zuen esku, datu libroak eta urririk
Erabiliak izateko datu publikoak publikatzea da open dataren helburua. Molde egituratuan hedatuak dira datu hauek, denek libroki lortu eta berriz erabiltzeko ahala bermatzen duten metodo eta lizentzia ireki baten arabera. Logizial eta aplikatibo desberdinetan erabiliak izaten ahal dira beraz.
2.0 bertsioko lizentzia irekia da Baionako Hiriak hautatu lizentzia. Open datako datu guziak urririk eta libroki erabil ditzakezue beraz. Datuak kopiatu, erabili eta aberasten ahal dituzue erabilpen pribatu edo komertzial baterako.
Iturria (Baionako Hiria) eta datuen eguneratze data aipatzea da betebehar bakarra.
Gero eta datu gehiago
50 datu joko inguru atzeman daitezke eskaini orrian edo zuzenki data.gouv.fr gunean. Zenbaki hau erregularki emendatzen da, herritarren eta enpresen eskaeren arabera.
Zalantzarik ez ezazuela ukan zuen eskaerak guri aipatzeko. Datua numeriko formatuan eskuragarria baldin bada eta informazio pertsonalik agertzen ez badu, ahalegin guziak eginen ditugu denen esku uzteko.
Gardentasuna eta berrikuntza, erronka anitza
- Ekintza publikoaren gardentasunaren indartzea
- Herritar partehartzearen garapena
- Trukatzeen sinplifikatzea
- Berrikuntza teknologikoa eta lurraldetasunaren erakargarritasunaren emendatuz bidezko zerbitzu berriak sortzea