Jostalekuak

Jostalekuak, kirol anitzeko eremuak, skate-parkea, Baionako Hiriak adin guztiei dagokien ekipamendu jostagarria aurkitzeko aukera eskaintze die.

Baionan kirola egin

Skate-parke bat eta kirol anitzeko lau eremu daude zure zain, nahi duzun jardueran aritzeko.

Lerraguneak, harresien ibilbidearen ondoan kokatua, "hiri" motako moduluak proposatzen ditu, osoki betoiz eginak, eta erabiltzeei gustatzen zaien betoizko/kuartzozko lerratzeko azalera batekin.

Hiri osoan banatutako 30 jostaleku

Baionako eremu publikoan diren hogeita hamar jostalekuekin, ekipamendu eta ekai desberdin ugari aurkituko dituzu. Txirrista zuzenetik joko malgukidunetara, eskalada eta lerratzeko soka barne, denen zaletasunak asetzeko aukera bada… segurtasun osoz, eguneroko kontrolei esker! Osasunerako edo ingurumenerako lanjerosa den belar pozoirik ez da botatzen jostalekuen gainazal bigun horien gainera. Garbiketarako, ekintza alternatiboak aplikatzen dira eskuz edo ur beroarekin zuen segurtasunerako.

 

 

Ohar baliagarria: bizikletak, ziklomotorrak eta animaliak ez dira haizu jostalekuetan. Erabiltzen dituzun jokoak zure haurraren adinari dagozkiola segurta ezazu. Betiere, haurrak heldu baten zaintzapean izan behar dira.