Parte hartzailea

Baionako Aurrekontu parte-hartzailearen hirugarren edizioa abian da! Hiritarrentzat, hiriko bizitzaz zehazki jarduteko parada da.

Baionako biztanleak, 9 urte eta gehiagokoak, Aurrekontu parte hartzailearen hirugarren edizioaren karietara, gomitatuak dira proposatuak izan diren 26 proiektuen artean hautatzera. Parte-hartzaile bakoitzak berak hautatutako hiru proiektu sostenga ditzake. Bozka bakoitzak puntu bat adierazten du hautatu den proiektuarentzat.

Online bozketa  azaroaren 9tik, larunbata, 8:00etatik, azaroaren 24ra, igandea, gauerdira arte, zabalik dago. Bozketa paperean ere egin daiteke (ikus azpian).

  • Aurrekontu parte-hartzailearen biran:
    • Asteazkena azaroaren 13a: Gaskoien plazako merkatuan
    • Ostirala azaroaren 15a: Polo Beyris-eko merkatuan
    • Larunbata azaroaren 16a: Hiriguneko merkatuan
    • Asteazkena azaroaren 20a: Gaskoien plazako eta Séqué-ko merkatuetan
    • Ostirala azaroaren 22a: San-Ispirituko merkatuan
    • Larunbata azaroaren 23a : Hiriguneko merkatuan
  • Hainbat harrera-puntutan, azaroaren 13tik (asteazkena) 21 era (osteguna):
    • Herriko Etxea: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara
    • Hall Cassin : astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala 9:00etatik 17:00etara; osteguna 9:00etatik 19:00etara
    • Gazte Informazio Bulegoa: asteartea, osteguna eta ostirala 12:00etatik 17:30era; asteazkena 13:00etatik 17:30era
    • Elkarteen Etxea: astelehenatik larunbatera, 9:00etatik 19:00etara
    • Hiriko Soziokultural Gunea: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara
    • Centre Communal d'Action Sociale: astelehenetik ostiralera 8:30etik 12:00etara eta  13:30etik 17:00etara.
    • Janari-denda soziohezitzailea: astelehenetik ostiralera 8:30etik 16:30era.

Irabazleen iragarpena 2024ko abenduaren 3an, astertean, 18:30ean eginen  da Baionako Herriko Etxeko Saloi handian (gaualdi publikoa).

Budget participatif : témoignage d'une bénévole de l'association "Les cheveux gris dans le vent"