KORUEN NAZIOARTEKO FESTIBALA
Koruak festibala
1000 kantari bildurik bi asteburutan
Koruak nazioarteko festibala Baionako hiriak eta Ezin Aseak elkarteak dute antolatzen Euskal Kultur Erakundearen, Nafarroako Abesbatzen elkartearen eta Euskal Herriko Ahotsaren Akademiaren sostenguarekin. Hitzordu hori Omiasainduko oporretako bi azken asteburuetan iragaten da.
Lehenbiziko asteburuan euskal koruak dira ari, eta haien errepertorioaren hoberena eskaintzen dute. Kontzertu franko bada urririk otoitz-leku bat baino gehiagotan: Santa Maria katedralean, katedraleko kalostran, San Izpiritu kolegio-elizan, San Andres elizan, eliza erreformatuan.
- Festibaleko azken asteburuan atzerriko koruak dira ari, izan ere, Tolosako prestigiozko abesbatza lehiaketara heldu dira eta paradaz baliatzen dira Baionara kantazera etortzeko. Kontzertu horiek ostiral gauean, larunbat gauean eta igande arratsaldean iragaten dira Michel-Portal antzokian.
Prezio merkeak pagatuz diren kontzertuetarako
Denak kontzertuetara joateko gisan, Baionako hiriak prezio merke-merkeak proposatzen ditu, bereziki zergapekoak ez diren baionesentzat:
- Pagatuz diren hiru kontzertuetarako harpidetza: 24 € (prezio betea), 15 € (zergapekoak ez diren baionesentzat, Déclic txartelarekin), dohainik heldu batekin diren 14 urtez peko haurrentzat.
- Kontzertu baten prezioa: 12 € (prezio betea), 10 € (10 pertsona baino gehiago), 8 € (zergapekoak ez diren baionesentzat, Déclic txartelarekin), dohainik heldu batekin diren 14 urtez peko haurrentzat.
Osasun larrialdiarengatik Koruak festibalik ez da izanen 2020an.