GURE BIZI INGURUMENAREN KALITATEA
Garbitasuna Baionan
Karriken erraztatzea eta garbitzea
Garbiketa hiri barnean eta hiriko auzotegi desberdinetan segurtatzen dute langileek. Zerbitzu horien zirkuitu eta maiztasuna hiriko garbitasun planean ekarriak dira.
Zikintegi basak debekatuak
Ekipamendu hauek hunkitzen dituzten gainditze bat edo akats bat, zikintegi basa bat seinalatu nahi dituzue, hiriko garbitasun zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezte.
Tag, grafiti eta afixatze basaren aurkako borroka
Tindatzaile talde berezitu batek jardun dezake estaldura guzien gainean, izan daitezen eraikin publiko edo pribatuetan, tagak eta grafitiak eremu publikotik ikusten ahal baldin badira.
Herriko zerbitzuek esku hartzeko, e-postaz edo gutunez jabeak edo haren ordezkariak bete eta izenpetu grafitiak kentzeko baimen iraunkor bat helarazi behar diozue hiriko garbitasun zerbitzuari.
Eskuhartze lasterra, garbitasun bitartekaritza eta polizia
Eremu publikoetan, xakur jabeak behartuak dira haien lagunen gorotzak biltzera. Materia biodegradagarrizko zaku batzuk atzemanen dituzte auzotegi guzietan dauden 110 banagailutan.
Talde batek segurtatzen ditu garbitasunerako zuzenketa eginbehar ttipiak 9:00etatik 17:00etara Baiona Handia, Baiona Ttipia eta San Izpirituko auzotegietan:
- garbiketa zerbitzu ttipiak (usainak desagerrarazi, orban eranskorren kentzea),
- mota orotako hondakinen bilketa,
- xakur gorotzen kentzea hiri barnean,
- hondakinen bilketa arau-hausleen identifikatzea.
Zinpeko agente batzuek egin ditzakete egiaztatze agiriak.
Belar kentzea karriketan
2017ko urtarriletik goiti, belar pozoi kimokorik ez du gehiago erabiltzen Baionako Hiriak. Hiriko garbitasun zerbitzua urtean hiru aldiz gehienik pastazen da herriak kontatzen dituen karriken 140 km-etatik.
Testuinguru horretan, saihestezinezkoa da belarra izatea. Hortik aitzina, gutariko guziek onartu behar dugu haren presentzia eta gure etxe aitzinetan, gure aitzinaldeko murruen edo hesien bazterretan direnak kendu behar dugu.
Komunak
Zentzuzkoa denez, debekatua da eremu publikoan pixa egitea, legez kontrakoa da eta 68 €-ko isun batez zigortua izan daiteke.
Bistan dena, eraikin publikoetan edo karrikan jarri xahutasun ekipamenduak eta komun publikoak zuen esku daude.
Karriken erratztatzea eta garbitzeari buruzko argibide oro, hondakintegi basak seinalatzea edo tag, grafiti eta afixatze basaren, oieskeria ttipien salaketa edo belar kentze bat burutzeko esku hartzea eskaera bat egiteko hiriko garbitasun zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezte Allô Propreté Bayonne 08 00 64 00 64 zenbaki berdera deituz.
Denen egitekoa da Baiona garbirik atxikitzea, ezin du kolektibitateak bakarrik hiri garbi bat eta denentzako bizi ingurumen on baten helburua lortu. Horretarako, pratika onak eta jestu onak egunerokoan egin behar ditugu denek:
- Gure hondakinak edukiontzietan edo hondakindegietan pausatu, atez-ateko bilketa ordutegiak eta hondakinak prestatzeko moldeak errespetatu.
- Hitzordua hartu ondoko bilketa zerbitzua edo hondakindegiak erabili trabagarriak hartzeko.
- Gure 4 zangoko lagunen gorotzak bildu
- Sakelako edo karrikako hautsontziak erabili edo paperontziak zigarreta muturrak botatzeko (ongi itzali bistan dena, itzalgailua erabiliz!)
- Paperontziak erabili gure ogitarteko ondarrak, gure botilattoa, gure zigarreta paketea... botatzeko
- Zuen esku utzi 70 afixatze askeko taulak erabili ekitaldi honen berri emateko, (ikus kartografia azpi honetan)
- Garbitasun akatsak 08 00 64 00 64an seinalatuz zuen arazoak seinalatuko dituzue edo seinalamendu fitxa bat erabil ezazue
Garbitasuna zuen gain, gure gain dago!
Allô Propreté Bayonne 08 00 64 00 64 zenbaki berdea