TURISMO BULEGOA

Turismoa

Historikoki Baiona bilgune hiria da, ondare eta merkataritza hiria, zerbait berezkorik eta bizitzeko antzea duen hiria. Baiona beti izan turismoari buruz itzulia. Erakunde batek baino gehiagok ekintza turistikoa partekatzen dute: Herriko Etxeak, Turismo Bulegoak eta Euskal Elkargoak.

Baionako Turismo bulegoak bisita programa aberatsa eta aniztuna proposatzen du urte guzian. Hiru hilabeteko egutegia galda daiteke Turismo Bulegoan. Bisitak denentzat dira: tokikoentzat eta turistentzat, taldeentzat eta eskolakoentzat.

Arrakasta duten gai zenbait:

  • Baionako parte zaharraren bisita Santa Maria katedralaren, kalostraren eta soto gotikoaren sekretuen ezagutzeko…
  • Txokolatearen historia gastronomikoa, Baionako jaki berezia dena,
  • Baionako etxeen aberastasuna gune zainduan.

 

Gidari turistikoen aholkuak nahi dituzten pertsonek bisitak ukanen dituzte Komunikazio eta Kultura Ministerioko gidari-hizlariek emanik.

Erreserbak eta argibideak Baionako Turismo Bulegoan

Turismoa: nork zer egiten du?

Turismoa Baionako jarduera ekonomikoaren erdian da; bilgune hiria da, ondare eta merkataritza hiria, zerbait berezkorik eta bizitzeko antzea duen hiria.
Baiona bisitatzen da Euskal Herria helmuga duen bidaiaren karietara, baina berezitasunak baditu: urte osoan bizi da jendea bertan, eta hiri bizia da. Hala nola besta tradizionalak badira, kirola, gastronomia eta eskualdeko produktuak, kultura eta ondarea, merkataritza eta eskulangintza, euskal eta gaskoi kultura…

Hiriaren garapen turistikoaren estrategia turismoaren 2016-2020ko gida-eskeman oinarritua da, eta hauek ditu 5 helburu nagusiak:

  • Baionako turismoaren lekua baieztatzea eta ezagutaraztea Euskal Herria helmuga duen bidaiaren baitan.
  • Tokiko ekonomia turistikoaren emaitzak emendatzea, eta ondorioak neurtzea.
  • Baionaren erakargarritasunaren sendotzea 4 urtaroetako turismoaren inguruan.
  • Turismo Bulegoari indar ematea hiriaren garapen tresna gisa.
  • Turismoaren alorrean parte hartzen duten eragile guzien mobilizatzea eta elkartzea.

Notre legearen karietara egin azken aldaketen ondotik, Baionako Turismo Bulegoa (1901eko legearen araberako elkartea) 2017ko urtarrilaren 1ean Elkargoaren Baionako Turismo Bulegoa bihurtu zen; Herriko Etxeak ditu eskumenak.
Turismoaren Kodearen arabera, harrera egiten du eta argibideak ematen, baita hiriaren promozio turistikoa segurtatzen.
Tokiko garapen turistikoko partaideen parte hartzea koordinatzen ere du.
Produktu turistiko guziak merkaturatzen ditu, 1992ko uztailaren 13ko legearen arabera. Denda xoko bat kudeatzen du, bisita gidatuak antolatzen ditu eta gauzatzen, bereziki Arte eta Historia Hiria labelaren karietara.
Zuzenean edo zeharka, hiriari buruzko ikerketa ekonomikoak eta turistikoak gauzatzen ditu.

Orokorkiago, Turismo Bulegoak egunero lan egiten du garapen turistikorako 2016-2020ko gida-eskemak finkatu 5 helburu nagusien inguruan.

Ipar Euskal Herrian zazpi turismo bulego badira:

  • Elkargoaren bi turismo bulego: Euskal Herriko Turismo Bulegoa, 152 herri biltzen ditu, 2018 bukaeran sortua da, eta Elkargoaren Baionako Turismo Bulegoa, hiriko eremua kudeatzen duena,
  • Herriko bost Turismo Bulego: Angelu, Biarritz, Bidarte, Hendaia, Kanbo.

Hots, hogeita lau turismo harrera bulego, urte osoan harrera egiten diena bisitariei eta tokiko jendeei, eta sasoiko lau harrera bulego

 

Argibide gehiagoren ukaiteko: www.communaute-paysbasque.fr/decouvrir/les-offices-de-tourisme-communautaires

Turismoaren zenbaki batzuk

Merkatuan diren ohe turistiko kopurua

6 745

Hotelak

1 996

Arrotz-logelak

21

Turismorako mublatuak

134

Turismorako bizitegiak

176

AirBnB

4 400

Iturriak: OT Bayonne 2018

834 000 gaualdi turistiko, horien artean:

  • 533 760 gaualdi ordainduz
  • 300 240 gaualdi ez ordainduz
Gaualdien % 68 frantses turistekin

Frantses gaualdien jatorria

Île-de-France

25%

Akitania Berria

21%

Okzitania

 21%

Loirerria

6%

Auvernia-Rodano-Alpeak

6%

Beste

25%
Gaualdien %32 kanpoko turistekin

Kanpoko gaualdien jatorria (Top 3a)

EUROPE 

Espainia

 29%

Alemania

 7%

Erresuma Batua

6%
EUROPATIK KANPO 

Amerikako Estatu Batuak

2,1%

Brasil

 2%

Txina

1.8%
548 000 ateraldi, horien artean
  • 306 000 frantses ibiltari*
  • 242 000 kanpoko ibiltari

* 2 oren baino gehiago gune turistikoan egoten diren pertsonak, eta bezperan gaualdirik egiten ez dutenak, eta azken 15 egunetan 5 aldiz baino gutiago etorri direnak.

Turismo Bulegoan hartu diren bisitariak

210 842 bisitari 2018an

% 79 frantses bisitari, eskualde hauetakoak:

  • Akitania Berria: % 51
  • Okzitania: % 18
  • Île-de-France: % 18
  • Auvernia-Rodano-Alpeak: % 13

% 21 kanpoko bisitari, herrialde hauetakoak:

  • Espainia: % 70
  • Erresuma Batua: % 18
  • Belgika: % 12

13 426 pertsona errezibitu dira bisita gidatuak egiteko (eskolakoak, taldeak eta indibidualak)

11 093 bezero errezibitu dira Turismo Bulegoko dendan, 13,27 €-ko erosketa egin dute bana beste

85 talde hartu dira (bidaia agentziak, elkarteak, mintegiak, kongresuak…) eta 257 425 €-ko negozio zenbatekoa egin da