L'Albizia gela

Partikular, talde, elkarte edo bestek antolatutako ekitaldiak eta biltzarrak errezibitzeko xedea du Albizia gelak (ekitaldirako irispidea urririk). 157 m²ko gela batek, 5m²ko janaria berotzeko sukalde xoko batek eta hiru garbigela-komunek dute eremu hau osatzen. Gehienez ere, 180 lagun bil daitezke, gelaren antolaketaren arabera.

Albizia gela Baionan bizi direnen eta beren egoitza soziala hirian duten elkarteen esku utzia da bakarrik. Erabilpen sindikalik, politikarik eta gurtzazkorik ez da onartzen.

Hiriak Baionako elkarteei urtean behineko urririkako erabilpena onartzen diete, haien biltzar nagusia antola dezaten (prefeturari administrazio kontseiluaren osaketa eguneratuaren aitorpena eskatua izanen da).

Erreserbatzen duen pertsona edo elkarte orok ordainsari bat ordaindu beharko du, esku uztearen hitzarmena izenpetu orduko. Ordainsari honen zenbatekoa finkatua izanen da gelaren erabilpenaren eta alokatzen duenaren nolakotasunaren arabera. Herriko zerbitzuak bere buruari baimena ematen dio erabiltzaileari txeke bat uzteko galdetzea, lekuaren egoera-akta egin eta, berme gisa.

Gelak ekitaldi desberdinak errezibitzeko bidea ematen du, hala nola 180 lagunen arteko apairuak. Kasu horietan, sukalde xokoa erabiltzeko (janaria berotzeko baimena, janari-prestatzailearen esku hartzearekin), 70€ko berme-ekologikoa eta 300€ko berme bat, auzoak trabatuak izan balira, eskatuak izanen dira. Erabiltzaileari itzuliak izanen zaizkio, agindu desberdinak errespetatuak izan direla segurtatu eta.  

1- gutunez, Jauna Auzapezari zuzendua, ondoko helbidera:

Baionako Herriko Etxea,
Leclerc Marexalaren etorbidea, 1.
64109 Baiona cedex - BP 60004

2 - mezu elektronikoz mda@bayonne.fr helbidera

3 - telefonoz 05 59 44 74 10 zenbakira

 Erreserba-orria: