HIRI BARNEKO ZIRKULAZIOA
Oinezkoen gunean sartzeko txartela
Txartela eskuratzeko baldintzak
Oinezkoen gunean sartzeko txartela ukaiteko, zure bizitokia baitezpada zehaztutako eremuko karrika batean kokatua izan behar da (ik. mapa).
Ondotik, hiru dokumentu eman beharko dituzu:
- Zure nortasun agiriaren kopia bat (Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea),
- Ibilgailuaren jabego agiria, zure bizilekuaren izen eta helbide berekin
- Eta bizilekuaren frogagiria (alokatze kontratua, bizitegi zerga edo 3 hilabete baino gutiagoko ur edo gas faktura).
Hiri barnean bizi gabe, oinezkoen gunera ibilgailuz joan behar baduzu, azpiegituren eta espazio publikoen zuzendaritzarekin harremanetan sar zaitez zure egoerari lotutako arazoa azaltzeko.
Inprimakia eskuratu