Edateko ura

2018ko urtarrilaren 1etik, Euskal Hirigune Elkargoak eskumen hauek ditu: edateko ura, ur zikinen saneamendua, ur inguruneen kudeaketa, uholdeen prebentzioa eta itsas hegiaren kudeaketa. Ipar Euskal Herri osoan, uraren zikloaren eta itsas hegiaren kudeaketa integratuaren alde engaiatzen da. Baionan eta hiritik kanpo, zerbitzua erabiltzaileen eskura ezartzera ahalegintzen da, lantaldeak lurralde osoan banatuz.

Euskal Hirigune Elkargoko uraren zerbitzuak ditu, Baionako hiriarentzat, araudiak ezarri eginkizun guziak betetzen.

Ekoizpena, bilduz ala ponpatuz

  • Hartze gunearen babesa
  • Tratamendua
  • Garraioa
  • Biltegiratzea
  • Jendeek kontsumitzeko uraren banatzea

 

Zure ur kontratuaren kudeaketaz galderarik baldin baduzu, kontagailua ireki ala hetsi nahi baduzu, indizea hartu nahi baduzu ala aholkuak behar badituzu, Euskal Hirigune Elkargoko uren konpainiako langileak eskura dituzu.

Saneamendu kolektiboa

  • Bilketa
  • Garraioa
  • Ur zikinen garbitzea
  • Sortu lohien desagerraraztea
  • Bilketa sare publikora lotzeen kontrolatzea

Bakarkako saneamendua

  • Funtzionamenduaren kontrolatzea
  • Ur zikinen biltzeko sare publikoari lotuak ez zaizkion bakarkako instalazio pribatuen diseinatzea/egitea.

Saneamenduaz informazio gehiago behar baldin baduzu, Euskal Hirigune Elkargoko saneamenduaren konpainiako langileak eskura dituzu.

ARS osagarriaren eskualdeko agentziak, hilabete guziz, Frantziako estatuarentzat laborategi independente batek egin osagarri kontrolen emaitzak argitaratzen ditu. Uraren analisi agiriak herriko etxean afixatzen dira, eta sarean kontsulta daitezke, ARSen webgunean.

 

2015etik eta 2021 arte, prezio eko-solidarioa plantan eman da, esperimentazio gisa, Baionan. Zailtasun gehien dituzten familien ur fakturen apaltzea du xede, baita herritarrak kontsumoaren kontrolatzen laguntzea ere, uraren aurrezteko kitak eskura emanez.

Nork ukan dezake prezio eko-solidarioa?

Bi egoera hauetako batean baldin bazaude, zure etxe nagusian edateko ura prezio eko-solidarioan ukan dezakezu:

  • Zure etxeko urteko erreferentziazko irabazi fiskalak 7 700 € baino apalgoak baldin badira kontsumo unitateka (Energiaren kodeko R 124.1 artikulua),

Edo

  • CMU-C eritasun geriza orokorra ala osagarri asurantza osagarriaren ukateko laguntza (ACS) baldin baduzu.

Prezio eko-solidarioa nola lortu?

Prezio eko-solidarioaren ukateko eta zure galdea laster aztertua izan dadin, Baionako uren konpainiari agiri hauez osatu txostena eraman behar diozu:

  • CMUC ala ACS ziurtagiria: CPAM egiturari galde, 3646 zenbakira deituz (tokiko deiaren prezioa, etxeko telefonotik) ala ameli.fr webgunean,
  • Azken zerga-agiria,
  • Azken ur faktura* ala azken alokairu kargen agiria.

* Kasu! Abonamendu-kontratua onuradunaren izenean izan behar da, edo onuraduna izan behar da ur-gastuak ordaintzen dituena.