KARRIKAKO ARTEA
Points de Vue festibala
Hiria liluragarri egin
Urri guziez, Points de Vue festibala iragaten da Baionan. Spacejunk arte zentroak Baionako hirian gaindi street art estetikak eta sorkuntza garaikideak hedatu ditu. Horrela sortu da Points de Vue festibala, eta lehenbiziko ediziotik nazioartean ezagutua izan da. Live painting, grafitiaren teknikaren entseatzea, hiriko arteari buruzko dokumentalak, mahai-inguruak, jam session, eta street art ibilbideak bizikletaz: hainbat ekitaldi ikuspuntuen eta emozioen anizteko eskualdean den fresko ibilbide bakarrean.
Festibalak tokiko kultura partaideak biltzen ditu –L'Atalante zinema; Le Magnéto; DIDAM; galeriak; literatura, musika eta hiri kultura elkarteak–, eta hiriei doakien desberdintasuna eta aniztasuna ditu xede. Izan ere, udazkenean, hiritarrak karrikara jausten dira pareten aitzinean elkartzeko, deskubritzeko eta trukatzeko!
Zerbaiten kontatzea, ikuspuntu baten ematea, eremu publikoan gogoeta pizteko."
Alban Morlot, Points de Vue festibalaren zuzendari artistikoa.
Spacejunk arte zentroak urte osoan proposatzen ditu Street art ibilbideak bizikletaz edo oinez. Bisita gidatu horien xedea Baionako hiria beste manera batean bisitatzea da. Manera ludikoa da obra horien ezagutzeko, gehienak festibalaren karietara sortuak. Kultura bitartekari batek ditu bisita gidatu horiek egiten oinez edo bizikletaz.
Ibilbideak 1h30/2h irauten du eta denei irekia da.
Izena eman behar da Hello asso plataforman