antolaketa, HIRIGINTZA ETA BIZILEKUA
Zure urraspideak errazteko leihatila bakarra
Hirigintza zuzendaritza hiriko lurralde osorako
Hirigintza zuzendaritzak hirigintzari buruzko dokumentu eta arauei buruzko argibideak ekartzen dizkizu, baita antolaketa proiektu edo ekintza orori buruz ere.
Ondoko gaiei buruzko prozedura edo urraspideei dagozkien edozein galderari erantzunen du:
- lurzoru-zuzenbidea betearaztea (eraikitzeko, suntsitzeko, antolatzeko baimena, hirigintza agiria, obrak egin aitzineko aitorpena…);
- publikoa errezibitzen duten etxeen sortzea edo antolatzea;
- entseina edo publizitate euskarri bat ezartzea;
Kanpoko Publizitatearen gaineko Tokiko Zergari (KPTZ-TLPE) doakion aitorpena
- besterentzeko xede aitorpena (DIA).
Baimen, agiri edo aitzinetikako aitorpen txostenei dagokienez, Cerfa inprimakiak eta azalpen oharrak aurkituko dituzu "Zerbitzu publikoa" atalean, frantses administrazioaren webgune ofizialean.
Kanpoko publizitateari dagokionez (entseina, publizitate euskarria, KPTZ-TLPE).
Zuzendaritza instruktoreek zure urraspidearen hastapenetik laguntzen ahalko zaituzte, zure proiektuari aplika dakizkiokeen arauei buruzko argibide baliagarriak ekarriz (zure lurraren eraikigarritasuna, bete behar diren urratsak…).
Alde zaharrari eskainitako ondarearen eta bizilekuaren bulegoa
1997an sortua, bulego honek publiko zabalari Baionako ondarea ulertzeko bideak proposatzen dizkio. Alde zaharraren berritzean esku hartzen duten partikular eta profesionalak argibide bila etortzen dira hainbat gaiei buruz: arauzko jarraibideak, arte arauak, txostenaren finantza-muntaketa, administratiboa edo teknikoa.