Bizitegi baten erabilpena turismorako bizitegi hornituan bihurtzea

2020ko urtarrilaren 1etik goiti, Euskal Hirigune Elkargoko 24 herritan, turismorako bizitegi hornituak eta logelak alokatzeko baldintzak aldatu dira.

Baionako hirian, hemendik aitzina, bigarren bizitegien jabeek beren bizitegiaren erabilpena aldatzeko aldi bateko baimena eskatu behar dute, Euskal Hirigune Elkargoko Kontseiluaren erabakiaren bidez 2019ko irailaren 28an onartutako Etxegintzaren eta Bizitegiaren Kodeko L.631-7-1 A artikuluaren arabera.

Araudi honen onarpenaren ondorioz, 2019/06/06ko erabakiaren bidez, Baionako hiriak turismorako bizitegi hornituak erregistratzeko prozedura plantan ezarri nahi izan du. Bigarren bizitegia edo bizitegi nagusia osoki edo partez (logela bat herritarraren etxean) alokatu nahi duten ostatatzaileei 13 zifrako erregistratzeko zenbaki bat ukaiteko bidea emanen die, lineako erreserba webguneetan alokatzekoa (bizitegi hornitua, logelak) proposa dezaten.

  • Egin behar diren urraspideak ezagutzeko eta urratsez urrats lagundua izateko, hemen klik egin

 

Zure urraspideei buruz ezagutu behar dituzun datu batzuk

1. urratsa: Erabilpena aldatzeko aldi bateko baimena eskatzea

Erabilpena aldatzeko aldi bateko baimena ukaitea beharrezkoa da turismorako bizitegi hornitu gisa erabiltzen diren bigarren bizitegi guzientzat, iraunkorrak ala noizbehinkakoak izan daitezen, eta hau, alokatzearen lehen egunetik goiti.

Baimenak emanak dira Euskal Hirigune Elkargoak bozkatu duen araudian finkatutako irizpideen arabera.

Bizitegi nagusitik aparte diren bizitegi hornituei dagokienez (gela bakarreko apartamentua, apartamentua, aterpea, etxea), pertsona fisiko bat baldin bazara, erabilpena aldatzeko aldi bateko baimena ukan behar duzu.

Baionako hirian, jabe batek erabilpena aldatzeko bi baimen ukan ditzake.

Oharra: alokatze mistoak, hots ikasleei zuzendutako alokatzeak edo bederen 8 hilabeteko mugikortasun alokairuak, (adibidez irailetik ekainerako alokatzea, uztailean eta agorrilean sasoiko alokatzeari bateratua), gainean zehaztutako kuotan ez dira sartzen.

Erabilpena aldatzeko eskaera orria ekarri behar duzu, beharrez, egiaztagiriekin. Inprimakia eskuratzeko, hemen klik egin. 

Bizitegi nagusia deitzen zaio urtean bederen 8 hilabetez okupatua den bizitegiari, betekizun profesionalak, osasun arrazoiak edo ezinbesteko kasuak kontuan hartu gabe. Zure bizitegi nagusia ezin duzu alokatu urtean 120 egun baino gehiago.

Bizitegi nagusia alokatzea ez da erabilpena aldatzeko aldi bateko baimen eskaera baten menpe izaten.

Haatik, zure erregistratze zenbakia ukan behar duzu (ikus 2. urratsa) eta herriko egonaldi zerga ordaindu behar duzu (ikus 3. urratsa).

Turismoaren kodeko L324-3 artikuluak arrotz logelak definitzen ditu herritarraren etxean turistak errezibitzeko diren logela hornituak bezala, dirutan truk, gau bat edo batzuen eperako, zerbitzu batzuekin.

Arrotz logelak herritarraren etxean edo apartamentuan kokatuak izan behar dira. Arrotz logela baten alokatzearen barne dira gaualdia eta gosaria hornitzea. Herritarrak du ongi etorria emateko ardura. Ezin ditu 5 arrotz logela baino gehiago alokatu bizitegi bakoitz, ez eta 15 lagun baino gehiago errezibitu aldi berean. Arrotz logela bakoitzak badu ur-gelarako eta komunetarako irispidea (zuzenki ala ez). Garbitasun, segurtasun eta osasun-egoerari buruzko araudien araberakoa izan behar da. Alokairuaren barne izan behar dira, gutienez, etxeko oihalak eta herritarraren etxean gosaria hornitzea, zerbitzu batzuekin.

Arrotz logela baten alokatzeko aitorpen orria bete behar duzu eta egonaldi zerga zerbitzuari zuzendu: CERFA 13566*03

Beharrez, Baiona hiriko zinpeko pertsonek kontrolak egin ditzakete bertan, arrotz logelaren estatusa egiaztatzeko.

 

Aldaketa partzial baten kasuan edo bizitegi baten zatiketa baten kasuan (ttipiagoak diren bizitegi batzuetan banatua) edo jabegoaren lurretan eraikin bat sortzerakoan, eskaera bat utzi behar duzu Herriko Etxean, hirigintza arloko aitzin-aitorpen baten bidezservice-public.fr webgunera joan.

 

2. urratsa: Erregistratze zenbakia eskatzea

Erregistratze zenbaki bat ukaitea baitezpadakoa da turismorako bizitegi hornituak alokatzen dituzten guzientzat (bizitegi nagusia edo bigarren mailakoa), edozein alokatze agiri argitaratzeko, alokatzearen lehen egunetik goiti. Hemendik aitzina, erregistratze zenbaki hau baitezpadakoa da, bizitegi nagusian egiten diren alokatzeentzat ere. Araudiaren araberakoa ez den edo okerra den edozein aitorpenak 5 000 eta 10 000 euro arteko isuna sortuko luke.

Herriko Etxeak erabilpena aldatzeko aldi bateko baimena eman orduko, turismorako bizitegi hornituaren aitzin-aitorpena egin behar duzu erregistratze zenbakia ukaiteko.

Ostatatzaile berria baldin bazara: "Kontu berri bat sortu" atalean zure kontua sor ezazu.

Erregistratze zenbaki hau argitaratu behar duzu zure alokatze iragarkietan (egunkariak, iragarki webguneak, Internet plataformak, etab.).  

Urraspide guzientzat: taxedesejour.bayonne.fr

3. urratsa: Egonaldi zerga aitortzea

Baionako Hiriak egonaldi zerga biltzen du errealean. Egonaldi zergaren mozkina Hiriko hantatze turistikoa laguntzeko gastuei esleitua zaie.

Ostatatze mota guziei dagokie: hotelak, arrotz logelak, herritarren etxean diren logelak, turismorako bizitegi hornituak, turismorako egoitzak.

Ostatatze turistikoen bezeroek diote ostatatzaileari zuzenean egonaldi zerga ordaintzen, edo lineako alokatze plataformari (Abritel, Airbnb, …).

  • Egonaldi zerga kalkulatzeko

2019ko urtarrilaren 1etik goiti, sailkatuak ez diren ostatatzeentzat, egonaldi zergaren kalkulua ehunekoaren arabera finkatua da, Baiona Hiriko Kontseiluaren erabakiaren arabera, zeini gehitzen baitzaio %10eko departamentuko zerga gehigarri bat. Zure bizitegia sailkarazten ahal duzu hautatzen duzun ebaluaketa-organismoarekin harremanetan sartuz, egonaldi zergaren prezio finko bat baliatzeko.

Nire egonaldi zerga aitortutaxedesejour.bayonne.fr