Kanpoko Publizitatearen gaineko Tokiko Zerga (KPTZ-TLPE)
Kanpoko publizitatearen gaineko tokiko zerga (KPTZ-TLPE) jarduera ekonomiko guziei dagokie (merkataritza, eskulangintza, zerbitzuak…).
Ekonomiaren modernizazioari buruzko 2008ko agorrilaren 4ko 2008-776 zk. legearen 171 artikuluak du finkatzen.
Zein dira aipatzen diren neurriak?
Euskarri finko guziak dira aipatzen: entseinak, aitzin-entseinak eta publizitate euskarriak, kanpoan kokatuak, eta zirkulazio publikoari irekiak diren bide orotatik ikusgarriak. Euskarri mugikorrak (asto motakoak) ez dira KPTZ-TLPE-an sartzen.
Nork du zerga hori ordaindu behar?
Euskarria erabiltzen duenak behar du zerga ordaindu, hots, enpresak edo merkatariak entseinei eta aitzin-entseinei dagokienez, eta afixazainak publizitate euskarriei dagokienez. Euskarriaren erabiltzaileak eskasiak balitu, ordaindu beharko luke zeinen interesean egina izan zen hark.
Aitorpen hori nola bete?
Lehenik, zergapeturik diren euskarriak zerrendatu behar dituzu: entseinak, aitzin-entseinak edota publizitate euskarriak (pareta, teilatu, aparkalekuko lur zatia), neurtu behar dituzu eta haien azalera zehaztu.
Oharra: lokalen kanpoan kokatuak diren euskarriak (besteak beste taula argitsuak eta berinetan diren afixak) ez dira zergapetuak.
Enpresaren identifikazioari dagokion aitorpenaren 1. taula bete ezazu (zure enpresak egitura anitz baldin baditu, aitorpen bat beteko duzu egitura bakoitz).
Zerrendatu dituzun euskarriak bildumatzen dituzten 2., 3., 4. taulak ere beteko dituzu.
Azkenik, zure aitorpenaren beherean eguna eta izenpea adierazi eta, dokumentu guziak bidaliko dituzu gutunez edo helbide elektronikoz ondoko helbidera:
- Baionako Hiria - Hirigintza Zuzendaritza KPTZ-TLPE
Leclerc Marexalaren etorbidea, 1.
BP 60004 64109 Baiona cedex
tlpe@bayonne.fr
Deskarga daitezkeen dokumentuak:
- KPTZ-TLPEren gida liburuxka (iturria: Barne ministerioa)
- KPTZ-TLPEren erabilbidea
- KPZT-TLPEren aitorpen-orria cerfa n° 15702*02
- KPTZ-TLPEren azalpen oharra
- KPTZ-TLPE finkatzen duen 2011ko maiatzaren 26ko erabakia
- KPTZ-TLPEren 2019ko prezioei buruzko 2018ko ekainaren 7ko erabakia (Kanpoko publizitatearen gaineko tokiko zerga - 2019ko urtarrilaren 1etik goiti aplikatzen diren prezioak)
- KPTZ - TLPEpean egon daitezkeen euskarri mota ezberdinak