BAIONAKO HIRIGINTZA TOKIKO PLANATIK HERRIARTEKO HTP-ARA
Hirigintza Tokiko Plana (HTP)
HTPak goi mailako dokumentuek finkatzen dituzten norabideak kontuan hartu behar ditu, besteak beste:
- 2014ko otsailaren 6an onartutako Baionako hirigune eta Hego Landesetako Lurralde Koherentzia Eskema (LuKE)
- 2004ko martxoaren 29ko Itsasbazterreko Legea (hirigintza kodeko L121-1 eta ondoko artikuluetan kodifikatua)
- Hiri Bidaien Plana (HBP-PDU elkargoko dokumentua)
- Bizilekuaren Tokiko Plana (BTP-PLH elkargoko dokumentua)
Baita hunkitzen dituen lurren eraikigarritasunen baldintzak jartzen dituzten hirigintza zortasunak ere.
Hirigintza Tokiko Plana Herriko Etxean kontsulta daiteke. Ondoko dokumentuek dute osatzen:
- Aurkezpen txostenak herriko lurraldearen diagnostiko bat proposatzen du, biztanleei, bizitegiari, ekonomiari dagokienez… Proiektu politikoaren bideratzea eta bere ondorioak azaltzen dituen ingurumenaren egoera-akta bat.
- Antolaketa eta Garapen Iraunkorreko Proiektuak (AGIP-PADD) herriak onartutako hirigintza eta antolaketa norabideak adierazten ditu. Proiektu hau da arauzko dokumentuetan ageri.
- Antolaketa norabideek eremu estrategiko batzuen antolaketa baldintzak zehazten dituzte. Lur horietan bideratutako proiektuak antolaketa norabideekin bateragarriak izan beharko dira.
- Arauzko dokumentuak (idatzitako araudia eta dokumentu grafikoak).
- Eranskinak.
U guneak: gune hirituak
U guneak jadanik hirituak diren eremuak dira, baita hor diren eta eraikitzen ari diren ekipamendu publikoen gaitasunek eraikitze berriak onartzeko bidea ematen duten eremuak ere.
AU guneak: hiritzeko guneak
AU guneak hiritzeari irekiak izateko guneak dira, edo antolaketa ekintza orokor baten esparruan, edo ekipamenduak egin arau, edo HTPa aldatu edo berrikusi eta gero, ekipamenduen eskastasunaren kasuan.
A guneak: landa-guneak
A guneak, landa lurren ahalmen agronomikoa, biologikoa edo ekonomikoengatik babestu behar diren herriko eremuei erreserbatuak zaizkie, ekipatuak izan ala ez. Landa ustiatzeari eta zerbitzu publikoei eta interes kolektiboei beharrezkoak zaizkien eraikuntzak eta muntadurak baizik ez dira zilegi.
N guneak: natura eta oihan guneak
Guneen, ingurumen naturalen, paisaien kalitatearengatik, edo oihan ustiatze bat izateagatik, edo natura gune ezaugarriarengatik babestu behar diren herriko eremuak dira N guneak.
Baionako HTP araudia ikusi.
Baionako Hiriak HTP bat badu 2007ko maiatzaren 25etik goiti. Orduz geroztik, dokumentu hau bilakaera prozedura zenbaiten gaia izan da:
- Berrikuspen sinplifikatuen hiru prozedura, 2009ko ekainaren 30ean onartuak;
- Hamalau aldaketa prozedura 2008ko maiatzaren 13an, 2009ko otsailaren 13an, 2009ko abenduaren 18an, 2010eko uztailaren 23an, 2011ko otsailaren 25ean, 2011ko uztailaren 22an, 2012ko martxoaren 30ean, 2013ko uztailaren 19an, 2014ko urtarrilaren 21ean, 2015eko abenduaren 16an, 2016ko ekainaren 15ean eta 2018ko martxoaren 10ean, 2019ko azaroaren 9an eta 2019ko abenduaren 14an onartuak;
- Aldaketa sinplifikatuen zazpi prozedura 2009ko uztailaren 27an, 2010eko apirilaren 23an, 2013ko otsailaren 15ean, 2013ko irailaren 27an, 2016ko ekainaren 15ean, 2016ko abenduaren 21ean, 2017ko ekainaren 17an onartuak;
- Hirigintza dokumentuaren bateragarritasunerako hiru prozedura denen onerako proiektuekin, 2010eko agorrilaren 13an, 2010eko abenduaren 18an eta 2015eko irailaren 23an onartuak.
Alabaina, Hirigintza Tokiko Plana dokumentu aldakorra da, HTParen onarpenaren denboran identifikatuak izan ez ziren beharrak eta eskaerak kontuan hartzea ahalbidetzen duena, legezko esparruarekin eta herriko politikaren esparruarekin egokitasunean egonez.
Aldaketa horiek hirigintza kodeak arautzen dituen prozedura desberdinen bidez bidera daitezke (CU) :
- Berrikuspena (CUren L153-31 eta ondoko artikuluak) ;
- Aldaketa, zuzenbide komuneko aldaketa (CUren L153-49 eta ondoko artikuluak) edo aldaketa sinplifikatua (CUren L53-54 eta ondoko artikuluak) ;
- Bateragarritasuna (CUren L153-48 eta ondoko artikuluak eta L153-54 eta ondokoak) ;
- Eranskinen eguneratzea (CUren L153-60 artikulua)
Prozedura horietako batzuk aldi berean eramanak izan daitezke. Prozedura horiei buruzko xehetasun gehiagorako edo legezko testuak kontsultatzeko, hirigintzari buruzko webgune batzuetara joan zaitezke, edo Légifrance webgunera, hirigintza kodeko artikuluei dagokienez.
Euskal Hirigune Elkargoak du HTParen arloko gaitasuna. Orduz geroztik, hirigune kontseiluak ditu aldaketa horiek onartzen, erabaki baten bidez. EHEko eta herriko zerbitzuetako hautetsiek dituzte prozedura horiek eramaten, elkarlan hertsian, baita lotutako ikerketak ere. Baionan, Hirigintza zuzendaritzak ditu bilakaera horiek segitzen.
Bestalde, 2015eko martxoaren 4an Euskal Kostalde - Aturri hirigune ohiak abiatu zuen herriarteko HTParen prozedura segitzen du Euskal Hirigune Elkargoak, Baiona, Biarritz, Angelu, Bidarte eta Bokale hirietako lurraldetan.