Terrazak

Terraza bat eraiki, itzalkari edo eguzkitakoak ezarri nahi dituzu edo eremu publikoan hedatze baimena eskatu? Errespetatzeko araudia kontsulta ezazu.

Okupazio eskaera urtero egiten da.  
Eremu publikoko okupazio gisa kontsideratuak dira: terrazak, eguzkitakoak, zuresiak, salmahaiak, lore-askak, etab.

Eremu publikoko merkataritza okupazio eskaera ikertzeko epea bi hilabetekoa da gehienez ere.
Eremu publikoko merkataritza okupazio eskaera beharrezkoa da.
Eskaera inprimakia leku eskubideen zerbitzuan eskuratu behar da.

Hiriko zerbitzuak zuregana etorriko dira karrikaz karrika ahalbideak aztertzeko, kasuz kasu. Hor ez izanez geroz edo eskaera berezi baten kasuan, leku eskubideen zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezke 05 59 59 21 81 telefono zenbakira deituz, edo terrasses@bayonne.fr helbide elektronikora idatziz.

Baionako erakargarritasuna eta merkataritza bizitasuna, nagusiki, hiri paisaiaren nolakotasunean eta xarmetan dautza.
Horregatik, Hiriak bere eremu publikoko erabilpena harmonizatu nahi du, baita terrazen nolakotasun estetikoa lagundu ere, ostalaritzako industria eta lanbideen batasunarekin (UMIH) eta profesionalekin hitzartze baten ondorioz finkatutako gutun bat plantan ezarriz.