HTP, Babesteko eta Balioa Emateko Plana (PSMV), Uholde Arriskuen Prebentzio Plana (PPRI) eta euri-uren zonakatzea

Baionari aplika dakizkiokeen arauzko dokumentuak

Plangintza eta hirigintza dokumentu askok dute Baiona Hiriko antolaketa zehazten. Antolaketa, eraikuntza edo instalazio oro dokumentu horien araberakoa izan behar da.

Osatzen duten dokumentuen bidez, HTPak antolaketa eta hirigintza proiektuak finkatzen ditu eta lurzoru-zuzenbidea zehazten du.

HTParen zati desberdinak:

  • Aurkezpen txostena. Lurraldeko diagnostikoa aurkezten du (oraingo eta geroko beharrak, proiektuaren ingurumena eta ondorioen azterketa); antolaketa norabideen eta araudiak finkatzen dituen arauen xedeak azaltzen ditu.
  • Antolaketa eta Garapen Iraunkorrerako Proiektua (AGIP). Funtsezko dokumentu honek herriko edo EHEko xedeak aurkezten ditu, antolaketa, ekipamendu, hirigintza, landa eta oihaneko gune naturalak babestea, eta jarraikitasun ekologikoen zaintza edota hobekuntza arloan, etorkizunerako.
  • Antolaketa eta programatze norabideak. Bilakaera adierazgarria jasanen duten eskualde batzuen baldintzak zehazteko bidea ematen dute.
  • Araudia eta bere dokumentu grafikoak. Zehazten ditu: gune hirituak (U), hiritzeko guneak (AU), landa-guneak (A) eta gune naturalak (N). Antolaketa edo eraikuntza obretarako edonoren aurka jarri daitekeelarik, lurren zortasun-erabilpenak finkatzen ditu.
  • Eranskinak: argibide osagarriak (baliagarritasun publikoko zortasunak, ZAC, edateko on den uraren sarea eta saneamendu…).

Hirigintza Tokiko Planari buruz argibide gehiagorako

HTParen mapa interaktiboa kontsulta ezazu

Arauzko argibideak eta kartografikozkoak adierazgarri gisa emanak dira eta ez dira kontratupekoak. Zure proiektuaren apailatzearen esparruan, hirigintza zuzendaritzarekin harremanetan sartzea aholkatzen dizugu.

 

Alde zaharraren babesari eta bilakaerari zuzendutako arauzko hirigintza dokumentu batek du Baionako ondarezko gune ohargarria estaltzen: babesteko eta balioa emateko plana.

Aurkezpen txosten batek, araudi batek eta dokumentu grafiko batek dute PSMV plana osatzen.

Babesteko eta balioa emateko planari buruz argibide gehiagorako. 

Babesteko eta balioa emateko planaren mapa interaktiboa kontsulta ezazu. 

Arauzko argibideak eta kartografikozkoak adierazgarri gisa emanak dira eta ez dira kontratupekoak. Zure proiektuaren apailatzearen esparruan, hirigintza zuzendaritzarekin harremanetan sartzea aholkatzen dizugu.

2012ko uztailaren 23ko prefetaren erabakiaren bidez onartutako PPRI plan batek du Baionako Hiria estaltzen. Dokumentu hau arrisku naturalaren kudeaketarako tresna bat da, zeinen helburua uholde arrisku baten menpe izan daitezkeen eremuak zehaztea eta lurren erabilpena eta antolaketa arautzea baita, jendeak, ontasunak eta ingurumena babesteko xedearekin. Araudi honen hedadura eraikuntza baldintzatuaren baimenetik debekura zabaltzen da.

Uholde arriskuen prebentzio planaren mapa interaktiboa kontsulta ezazu.

Arauzko argibideak eta kartografikozkoak adierazgarri gisa emanak dira eta ez dira kontratupekoak. Zure proiektuaren apailatzearen esparruan, hirigintza zuzendaritzarekin harremanetan sartzea aholkatzen dizugu.

Baionako PPRI plana osatzen dute:

Uholdeek eragiten dituzten kalteak murrizteko eta erreken, aintziren eta hondartzen uraren kalitatea hobetzeko, euri egunetan isurien eraginak menperatuz eremu hartzaileetan, Euskal Hirigune Elkargoak euri-uren zonakatze bat plantan ezarri du, 2014ko abenduaren 17an onartua izana. Dokumentu honen helburua da lurren iragazgaiztea murriztea, uholdeen aurkako borrokan etorkizuneko antolatzaileen parte hartzea, egokitutako euri-ura atxikitzeak ukaitera behartuz eta antolaketak aurreikusiz, obralaritza publikoaren menean, arrisku handiko eskualdeetan gainditzeak murrizteko gisan.

Euskal Hirigune Elkargoko euri-uren zonakatzea osatzen dute: