MUNDUKO MUSIKEN FESTIBALA

Haizebegi festibala

Haizebegi festibala hibridoa da, non egiazko arte tradizionalek –bereziki musikak– hitzaldiak, lantegiak eta eztabaidak aurkezten dituzten eta argitzen. Urrian, mundua eskumenean duzu Baionan!

Musikak eta ideiak


Denis Laborde etnologoak sortu zuen Haizebegi festibala; CNRSeko ikerketa zuzendari da eta ikasketa zuzendari EHESSen. Haizebegik munduan gutienik ezagutuak diren musikak agerian ezartzen ditu eta ideia-laboratorioa ere da, artistak eta ikertzaileak elkartzen dituena. Egungo munduaren konplexutasuna eta biharko erronkak hobeki ulertzeko parada eskaintzen du.