ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

Xaho kaiko harrera anitzeko haurtzaindegia

Xaho kaiko haurtzaindegiaren harrera-pedagogia hiru tresna nagusien inguruan bideratzen da: mintzairari lotutako keinu bidezko komunikazioa, hitzezko adierazpen baikorra eta motrizitate librea.

Elkar entzutearen eta behaketaren bidez, Xaho kaiko haurtzaindegiak haurraren, bere familiaren eta profesionalen errespetua eta ongizatea segurtatzen ditu. Balore horiek haurtzaindegia bakoitzaren ikusmoldeak kontuan hartzera, enpatiazko jarrera ukaitera eramaten dute, haurraren denbora urria dela gogoan hartzera eta konfiantzazko harremana abiatzera. Jendarte oneko harremanak eta elkartasuna dira diziplina anitzeko lantaldeak ezinbestekotzat dauzkan baloreak.

Haurra zaintzea bere banakotasunaren errespetuan

Haurra zaintzea bere banakotasunaren errespetuan izaten da Xaho kaiko haurtzaindegiko lantaldearen galdekatzeen muina. Haurra jendartearen galtzarrean gizabanakotzat kontsideratua da, eta bere beharren, zirraren eta gogoen adierazpenean lagundua. Beregaintasunaren bidean sustatua da, esploratuz, bere ahalmenak esperimentatuz eta gaitasunak balioztatuz.

Dinamika honek denen arteko helburura heltzeko bidea eskaintzen du: begi ona, ongizateari erne egotea, eta elkar entzutea.

Egituraren araudia

Harrera egitura bakoitzak badu bere araudia.

> Xaho kaiko herriko haurtzaindegiaren araudia deskargatu

 

Leku kopurua 

39

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

7:30 - 18:30

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara

Diru mailako parte hartzea

Gurasoen diru mailako parte hartzea, familiaren osaketa eta zergapeko irabazien arabera kalkulatutako oreneko prezioari dagokio.

Gurasoek hilabeteko parte hartzea ordaindu behar dute, familien laguntza kutxa nazionalak finkatutako kalkulu moldeen eta prezio-taula nazionalaren arabera, egituraren zerbitzu bakarreko ibileraren esparruan.

Diru kopurua alda daiteke familiaren osaketa eta baliabideen arabera, eta familiaren haur kopuruaren araberako indar aldakorraren tasa bati dagokio, urteko behe muga eta goi muga tartean.

FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

Haur kopurua

1234/5/6/78tik gora

Oreneko tasa, FaLK oinarri

0,0610 %

0,0508 %

0,0406 %

0,0305 %

0,0203 %

Familia batean, haur bat urritasun egoeran baldin bada, karga gehigarri hau kontuan hartzea komeni da, familiak ukan dezakeen indar tasa baino justu behereagoa aplikatuz.