ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

Pyrène harrera anitzeko haurtzaindegia

Pyrène haurtzaindegia errotik Montessori pedagogian oinarritzen da. Hemen, Montesorri giroa haur ttipien zerbitzuko izaten da.

Montessori pedagogiak haurra eta bere familia osoa kontuan hartzen ditu, eta funtsezko baloreak transmititzen ditu, hala nola errespetua, elkar entzutea, ikasteko plazera, gogoa eta nork bere buruaren baitako konfiantza.

Pyrène haurtzaindegian, profesionalek leku segurua eta begi onekoa proposatzen dute, non haurra libreki eta bere erritmoan ibil baitaiteke.

Askatasuna ikastea jokoaren bidez

Jokoa ezinbestekoa zaio haur bati, honen bidez esperimentatzen, ikasten eta bere ingurumena ezagutzen duelako. Materiala haurraren esku utzia da, bere beharren araberako jokoak edo esperientziak hautatzeko bidea eskainiz, baita behatzeko eta ulertzeko astia ere. Pyrène herriko haurtzaindegiko lantaldearen begi oneko laguntzak haurraren loratzean eta beregaintasunean parte hartzen du.

Haurrarentzat argi eta soilak diren arauak finkatzen dituen esparru bat ukanez baizik ez daiteke askatasun hori lortu. Haurrak baldintza honetan du araudi hori errespetatuko eta beraz proposatutako giroaz gozatzen ahalko.

Egituraren araudia

Harrera egitura bakoitzak badu bere araudia.

> Pyrène herriko haurtzaindegiaren araudia deskargatu 

 

Leku kopurua 

32

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

7:30 - 18:30

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara

Diru mailako parte hartzea

Gurasoen diru mailako parte hartzea, familiaren osaketa eta zergapeko irabazien arabera kalkulatutako oreneko prezioari dagokio.

Gurasoek hilabeteko parte hartzea ordaindu behar dute, familien laguntza kutxa nazionalak finkatutako kalkulu moldeen eta prezio-taula nazionalaren arabera, egituraren zerbitzu bakarreko ibileraren esparruan.

Diru kopurua alda daiteke familiaren osaketa eta baliabideen arabera, eta familiaren haur kopuruaren araberako indar aldakorraren tasa bati dagokio, urteko behe muga eta goi muga tartean.

FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

Haur kopurua

1234/5/6/78tik gora

Oreneko tasa, FaLK oinarri

0,0610 %

0,0508 %

0,0406 %

0,0305 %

0,0203 %

Familia batean, haur bat urritasun egoeran baldin bada, karga gehigarri hau kontuan hartzea komeni da, familiak ukan dezakeen indar tasa baino justu behereagoa aplikatuz.