ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN
Luma Baiona elkarte haurtzaindegia
Hiru ezaugarri nagusi :
Eskolako erritmoa
Egitura 8:30etatik 17:30etara irekia da, salbu asteazkenetan eta eskola oporren tarte batean. Haatik, ahalen arabera, egun horietan zure haurra errezibitua izan daiteke Baionako beste haurtzaindegi batean edo haurtzain batekin partaidetzan.
Belaunaldien arteko harremana
Adineko pertsonekin hainbat tailer burutuak dira, bi belaunaldien artean harreman afektibo bat sortzeko gisan.
Euskaraz
Baionan egitura euskaldun baten sortzeak jendetza nagusiki erdaldun baten nahiari erantzuten dio, haurrak euskaraz hitz egin dezan nahi baitu gehiengoak, eskola elebidunean edo ikastolan sartu aitzin. Gurasoak ez dira baitezpada euskaldunak izan behar.
Haurtzaindegiaren zuzendariak gurasoak harekin harremanetan sar daitezen nahi luke, euskarazko harreraren egitasmoa aurkezteko gisan.
Leku kopurua | 20 |
Irekitze egunak | Asl, asr, osg, otr |
Ordutegia | 8:30 - 17:30 |
Haurren adina | 10 astetik 6 urtetara |
Diru mailako parte hartzea
Gurasoen diru mailako parte hartzea, familiaren osaketa eta zergapeko irabazien arabera kalkulatutako oreneko prezioari dagokio.
Gurasoek hilabeteko parte hartzea ordaindu behar dute, familien laguntza kutxa nazionalak finkatutako kalkulu moldeen eta prezio-taula nazionalaren arabera, egituraren zerbitzu bakarreko ibileraren esparruan.
Diru kopurua alda daiteke familiaren osaketa eta baliabideen arabera, eta familiaren haur kopuruaren araberako indar aldakorraren tasa bati dagokio, urteko behe muga eta goi muga tartean.
FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra | |||||
Haur kopurua | 1 | 2 | 3 | 4/5/6/7 | 8tik gora |
Oreneko tasa, FaLK oinarri | 0,0610 % | 0,0508 % | 0,0406 % | 0,0305 % | 0,0203 % |
Familia batean, haur bat urritasun egoeran baldin bada, karga gehigarri hau kontuan hartzea komeni da, familiak ukan dezakeen indar tasa baino justu behereagoa aplikatuz.