ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN

Les Petits Zavirons enpresako haurtzaindegia

Les Petits Zavirons enpresako haurtzaindegiak bost egituretako langileen haurrak errezibitzen ditu: Euskal Kostaldeko Ospitalea, Baionako CAPIO taldea, Delay klinika, Baionako Osasun Zerbitzua eta Pirinio Atlantikoen departamenduko kontseilua.

Ingurumen berde batean kokatua, Les Petits Zavirons haurtzaindegia etxe baten beherean da, Euskal Kostaldeko Ospitalearen muinean.

Les Petits Zavirons haurtzaindegiak 60 haur errezibi ditzake

Haurtzaindegiak adin desberdinetako 60 haur errezibi ditzake. Taldetan banatuak dira (urte bat baino gutiago duten niniak, ttipiak, ertainak, handiak), non norbera bere erritmoaren eta beharren arabera ibil baitaiteke, segurtasun fisiko eta afektiboan.

Antolaketa lau eremu irekitan pentsatua izan da, eremu bakoitzean adin desberdinetako 20 haur errezibitzeko gisan, 5 taldetan banatuak. Horrela, haurrek ez dute talde batetik bestera pasatzeko lotsarik eta profesionalek haurren bilakaera segi dezakete, jadanik bakoitzaren erritmoa arras ongi ezagutzen baitute.

Haurtzaindegi honen berezitasuna izaten da egitura handi baten segurtasun abantailak ukaitea, giza neurriko kudeaketa malgua eta hurbila atxikiz.

Leku kopurua 

60

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

6:30 - 22:00

Haurren adina

10 astetik 6 urtetara

Diru mailako parte hartzea

Gurasoen diru mailako parte hartzea, familiaren osaketa eta zergapeko irabazien arabera kalkulatutako oreneko prezioari dagokio.

Gurasoek hilabeteko parte hartzea ordaindu behar dute, familien laguntza kutxa nazionalak finkatutako kalkulu moldeen eta prezio-taula nazionalaren arabera, egituraren zerbitzu bakarreko ibileraren esparruan.

Diru kopurua alda daiteke familiaren osaketa eta baliabideen arabera, eta familiaren haur kopuruaren araberako indar aldakorraren tasa bati dagokio, urteko behe muga eta goi muga tartean.

FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

Haur kopurua

1234/5/6/78tik gora

Oreneko tasa, FaLK oinarri

0,0610 %

0,0508 %

0,0406 %

0,0305 %

0,0203 %

Familia batean, haur bat urritasun egoeran baldin bada, karga gehigarri hau kontuan hartzea komeni da, familiak ukan dezakeen indar tasa baino justu behereagoa aplikatuz.