ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN
San Izpirituko harrera anitzeko haurtzaindegia
San Izpirituko haurtzaindegiak 6 urtez peko haurren eguneroko, noizbehinkako eta larrialdiko harrera kolektiboa segurtatzen du. Profesionalek ondokoak zaintzen dituzte:
- Haurra eta bere familia errespetuz eta begi onez errezibitzea, haurraren integrazioa segurtasunez lagunduz (egokitze prozesua),
- Bakoitzaren erritmoa errespetatzea,
- Haurraren beregaintasuna eta sozializazioa erraztea,
- Euskarazko saila irekia da 2019ko irailetik goiti (13 leku).
Egituraren araudia
Harrera egitura bakoitzak badu bere araudia.
> San Izpirituko herriko haurtzaindegiaren araudia deskargatu
Leku kopurua | 31 |
Irekitze egunak | Astelehenetik ostiralera |
Ordutegia | 7:30 - 18:30 |
Haurren adina | 10 astetik 6 urtetara |
Diru mailako parte hartzea
Gurasoen diru mailako parte hartzea, familiaren osaketa eta zergapeko irabazien arabera kalkulatutako oreneko prezioari dagokio.
Gurasoek hilabeteko parte hartzea ordaindu behar dute, Familien Laguntza Kutxa (FaLK) nazionalak finkatutako kalkulu moldeen eta prezio-taula nazionalaren arabera, egituraren zerbitzu bakarreko ibileraren esparruan.
Diru kopurua alda daiteke familiaren osaketa eta baliabideen arabera, eta familiaren haur kopuruaren araberako indar aldakorraren tasa bati dagokio, urteko behe muga eta goi muga tartean.
FAMILIEN PARTE HARTZEEN PREZIO-TAULA NAZIONALA 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra | |||||
Haur kopurua | 1 | 2 | 3 | 4/5/6/7 | 8tik gora |
Oreneko tasa, FaLK oinarri | 0,0610 % | 0,0508 % | 0,0406 % | 0,0305 % | 0,0203 % |
Familia batean, haur bat urritasun egoeran baldin bada, karga gehigarri hau kontuan hartzea komeni da, familiak ukan dezakeen indar tasa baino justu behereagoa aplikatuz.