L'ATALANTE ETA BAIONAKO CGR

Zinemak

Arte eta saiakerako filmak Atalanten eta film handiak Baionako Mega CGRen: genero eta plazer guziek badute toki!

L'Atalante


L’Atalante hiru gelako zinema da; orotara, 400 jarleku ditu. San Izpiritu auzogunean dago, Aturrira begira. Jatorrizko bertsioko film azpititulatuak, Frantzian ateratzen diren autore filmak, egilekako bildumak, gaikako gaualdiak eta estreinaldiak antolatzen ditu, baita familientzako emanaldiak ere, animazioz osatuak.

 

L'Atalante bi eraikinen artean antolatua izan da, gisa atsegin eta berezian. Mezzanine batetik Aturriri so egiten ahal zaio, eta ostatua ere badu, kalitatezko eta tokiko edo/eta laborantza biologikoko mozkinekin prestatu etxeko plater eta pintxoen dastatzeko.

 

Toki berezia, giro goxoa eta programazio berezi eta aberatsa direla eta, ikusle fidelek atxikimendu berezia diote, baita noiztenkakoek ere.

CGR Bayonne

CGR Bayonne 7 gelako denentzako zinema handia da. Glain jarduera eremuan dago, eta aste osoan zabalik da.