PEÑEN ATEAK ARTISTENTZAT ZABALIK

Udazken'Art

Baionako hiriaren laguntzarekin, Europako ondarearen egunetan, Gela Ttiki peñak Udazken’Art antolatzen du. Baionako karriketan peñaz peña ibiltzeko parada da, elkarte guneetatik toki historiko eta enblematikoetara, artisten eta beren obren ezagutzera.

Udazken’Art: gertakari paregabea, urririk


Hiru egunez, Baionako eta eskualdeko zenbait artistak obrak hiriko hogeita hamar bat peñatan ezartzen dituzte (sartzea urririk). Arkitektura eta historia bereziak dituzten toki bitxi horietan, berrogeita hamar bat artistaren obrak ikus daitezke. Baionako karriketan, peñaz peña, toki berezien eta artista paregabeen ezagutzera joateko parada ederra da.
Peñak irabazi asmorik gabeko 1901eko legearen araberako elkarteak dira. Kultura eta besta dituzte xede, eta bakoitzak bereziak zaizkion gai edo balioen inguruan kideak biltzen ditu.

Lerroen artean