ARTE IKASKETAK BAIONAN
Ipar Euskal Herriko Goi mailako Arte Eskola
Artea lanbide
Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskola (ESAPB) bi eskola batuz sortu zen: Rocaillesetako goi mailako eskola eta Euskal Hirigune Elkargoaren arte eskola. Kultur lankidetzarako erakunde publikoa da; Frantziako Kultura ministerioaren tutoretzazko Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzua da.
ESAPBren proposamenak
- Frantziako goi mailako arte irakaskuntzaren sareak baliozkotzat jotzen dituen formakuntzak: arteko 1. zikloak Frantziako arte diploma ematen du (Arte hautuzkoarekin), BAXOA+3 heinekoa, eta lizentzia eta goi mailako arte eskoletara prestatzen du.
- Denei ireki amateurrentzako arte plastiko tailerrak.
Arte eta kultur hezkuntzarako bi dispositibotan dago: PACdun klaseetan (arte eta kultur proiektuak) eta “Eskola eta Zinema” dispositiboan; azken horretan, departamenduko koordinazioaz arduratzen da.
ESAPBek hiru gunetan irakasten du:
- Biarritzeko Rocailles etxean
- Biarritzeko Blanchisserie eraikinean
- Baionako Arteen Erdigunean.
Urte osoan, Baionako Arteen Erdiguneak ikasleen, irakasleen eta eskualdeko artisten erakusketak antolatzen ditu, 2. solairuko galerian. Sartzea urririk.
Hil Arte bizi!"