STREET ARTEAREN GUNEA

KAXU

San-Izpiritu auzoaren bihotzean, KAXU galeriak erakusketa originalak proposatzen ditu urte osoan sortzen ari diren kulturetako artisten eskutik: karrikako artea, lowbrow, pop surrealismoa… Ez galdu Euskal Herriko ezinbesteko gune kultural hori.

Kultura urbanoen topaketara joan

Historikoki Spacejunk sarearekin lotua, Baionako antena KAXU erakunde autonomo bilakatzen da. Lerro artistikoa eta Spacejunk-ekin hasitako misioak gordetzen ditu galeriak. Karrikako artea, pop kultura eta artista berri edo entzutetsuak sustatzen segitzen du, bertakoak edo nazioartekoak. Horretarako, urtean lau erakusketa egiten ditu galerian, eta erakusketa garrantzitsu bat Didam-en. KAXU-k Lisses karrikako 7. Zenbakian dagoen M.U.R. Bayonne ere biziarazten du, gonbidatutako artistei hura mendean hartzea proposatuz.

Karrika arteare ibilbideak Baionan

KAXU-k urte osoan karrikako arte zirkuitoak, bizikletaz edo oinez egitekoak proposatzen ditu. Bisita komentatu horiek Baiona beste modu batera bisitatzera bultzatzen dute. Gehien bat Points de vue festibala karietara egindako lanak deskubritzeko modu dibertigarria. Bisita komentatuak kultur bitartekari batek animatzen ditu.

Zirkuitoek 1:30 eta 2 oren artekoak dira eta denentzat eskuragarriak dira.


Parte hartzeko,Hello assoplataforman izena ematea ezinbestekoa da.

Karrika herritarren eta jendartearen arteko zilbor hestea da"

Victor Hugo

KAXU agertzen da  street art Points de vue festibalaren gibelean