LANBIDEKOA: URRASPIDEAK LINEAN

Salmenta bat erreserba likidazioan deklaratzeko

Ez dira beherapenak, araudi berezi baten araberakok baitira hauek, baina bai likidazio partzial edo osoa.

Zergatik egiten da salmenta bat erreserba likidazioan?

Haren saltegiaren gelditzea, epe bateko gelditzea edo ustiatze baldintzen aldaketa bat aurreikusten duen merkatari bati (obrak egiteko besteak beste) haren salgai guzien edo hauen zati baten salmenta prezio apalean, epe laburrean egiteko baimena ematen ahal zaio. Aitzinetikako deklarazio bat egin behar du herriko etxean. Deklarazio hau nahitaez aurreikusi data baino bi hilabete lehenago bederen egin behar da.

Inprimakia, eskatu pieza guziekin bete eta herriko etxeko idazkaritza nagusian pausatu behar da edo e-postaz ondoko helbidera igorri contact@bayonne.fr.