EDANTEGI BAT IREKITZEKO: URRASPIDEAK LINEAN

Nola egin edantegi bat ireki nahian aldi bateko baimen bat eskatzeko?

1 eta 3 kategoriako edariak saltzeko edantegi bat antolatu nahi baldin baduzue gertakizun baten karietara, baimen bat lortu behar duzue. Honen errazteko, horra argibide baliagarri guziak eta beharrezkoak dituzuen inprimakiak.

Edantegi bat irekitzeko aldi bateko baimena

Zuen beharren arabera, posible da Hiriari edantegi bat irekitzeko aldi bateko baimen bat eskatzea. Honekin, edantegi bat epe finko batez irekitzen ahal duzue ostatu lizentziarik ukan gabe. Usaian egun bat, gaualdi bat edo aste ba iraunten duen gertakizun baten karietara. Hala ere, gehienik 3 kategoriako edariak baizik ez ditzakezue sal bertan:

  • alkohol azkarrik ez baina bakarrik destilatuak ez diren edari hartzituak (arnoa, garagarnoa, sagarnoa, udarearnoa, ezti-arnoa), 
  • 3° arteko alkohola duten arno ezti naturalak, kasis likoreak, fruitu edo barazki jusak,
  • likore arnoak, arnozko aperitifak, 18° alkohol baino gutiagko fruitu likoreak.

Infromazio gisa, hauek dira 1 kategoriako edariak: alkoholik gabeko edariak (ur mineralizatu edo gasdunak, hartzitze hastapen baten ondorioz, 1,2 gradu baino gehiagoko alkohol aztarnarik ez duten hartzitu gabeko fruitu edo barazki fruituak, limonadak, ziropak, infusioak, esnea, kafea, tea, xokoleta).

Inprimakia bete eta herriko etxeko Biztanleria zerbitzuan pausatu edo e-postaz contact@bayonne.fr helbidera bidali behar da.

Eskaera normalki zuen gertakizuna baino 15 eguneko epean egin behar duzue. 

 

Eskaera ez da eskubidekoa. Alabaina, lizentzia honen ematea arlo horretako araudiaren araberakoa da: murrizketa zonaldeak eraikin babestuen aldean, urtean baimen kopuru mugatua... 

Edantegi bat deklaratzeko

Molde iraunkorrean edari alkoholdunak banatzen dituen ostatu edo jatetxe bateko jabea, baldintzapeko lizentzia baten tituluduna izan behar da. Alkohol salmentari doakio hau, izan salmenta nagusia edo bigarren mailakoa, lekuan berean edo eramatekoa. 

Ostatu edo jatetxeko lizentzia bat ukaiteko, aldi berean behar da formakuntza berezi baten ondotik lortu ustiatze baimena eta  aitzinetikako deklarazio bat egin.

Arlo horretako araudi berezia aplikagarria da: plantatze murrizketa zonaldeak (ostatu babestu motak), baina ere Baionako Hiriari espezifikoak zaizkion sektoreak, lizentzia kopurua orotara, etab.

Herriko etxean pausatu behar du Cerfa inprimakia, eskatu pieza guziekin, eskatzaileak, Biztanleria zerbitzuan, eta errezibitze agiri bat emana izanen zaio.

15 eguneko epea behar da edantegi deklarazio bat indarrean jarri aitzin.