IGANDEETAN IREKITZEKO: URRASPIDEA LINEAN

Zoin dira igandetako pausarako baimen bereziak?

Posible da saltegi bat igandeetan irekitzea, baldintza batzuen arabera. Baionan, auzapezaren agindu baten ondorioz, urtean hamabi igandez gehienik irek daitezte xehekako saltegiak.

Igandetako pausarako baimen bereziak

Solsatadunik gabeko saltegi batek irekitzen ahal du igandeetan, merkataritza aktibitate berezi baten hesteko prefetuaren agindurik ez bada. Aldiz, soldatadunak enplegatzen dituen saltegi batek, baimen berezi batekin, eta soldatadunentzat diru ordainak aurreikusten dituen akordio kolektibo bat negoziatu ondotik baizik ez du igandeetan irekitzen ahal.

Herriko etxearen iritzia eta ondotik hirigunearen iritzia jaso ondoren, auzapezak hartu agindu batez, gehienik hamabi igandez irekitzen ahal dute xehekako saltegiek.

Igande horien zerrenda ondoko urterako, abenduaren 31 aitzin finkatua da. Honela, 2018ko abenduan finkatuak izan dira urteko igandeak. 

 

Baimen berezia kolektiboa da: salguneen izaeraren arabera aplikatzen da (adibidez: ibilgailu kontzesionarioak, jantzi saltegiak, etab.). Eskaera indibidualarik batere ez da kontutan hartua izanen.