EUSKAL ZIENTZIA ETA KULTURA ERAKUNDEA

Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzak egoitza Donostian du, eta Baionan adar bat du, Ipar Euskal Herriari dagozkion lanen kudeatzeko. Eusko Ikaskuntzak lan zientifiko eta kulturala euskararen lurralde guzietan darama.

 

Eusko Ikaskuntza Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian ofizialki dagoen erakunde bakarra da. Diziplina anitzeko erakunde zientifikoa 1918an sortu zen.

2000tik, Eusko Ikaskuntza - Baionako hiria saria

Urtero, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak, elkarrekin, hiru sari ematen dituzte: Euskal kulturaren ohorezko saria, Euskal kulturaren saria eta Bideo dokumentalen sortzeko saria. Sari horiek ekintzez eta lanez Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren ala zientziaren alde nabarmendu diren jendeak ohoratzen dituzte.

 

 

Eusko Ikaskuntza :http://www.eusko-ikaskuntza.eus