EUSKALTZAINDIA: BAIONAN EUSKARAREN SUSTATZEN
Euskaltzaindia
Euskaltzaindia 1918an sortu zen. Euskararen defenditzeko erakunde akademiko ofiziala da. Euskarari buruzko ikerketa lanak egiten ditu, eta gramatika arauak finkatzen. Euskararen sustapenaz eta eskubideez ere arduratzen da.
Euskaltzaindia, erakunde ofiziala
Euskaltzaindiak Espainian errege-akademia ezagutza du (1976); Frantzian, aldiz, onura publikoarena (1995). Ipar Euskal Herriko herritarren ezagupen soziala ere badu. Horiei guziei esker, jarduera normatibo azkarra izan du, eta lan horren ondorioz, euskara euskal gizartean estandarizatu eta modernizatu da, bereziki 1968tik goiti.
Euskaltzaindia : https://www.euskaltzaindia.eus