MEDIATEKAK BI GUNE

Mediateka

Baionako mediateka urririkako toki goxoa da. Irakurketa, informazioa eta kultura denen eskura ematen ditu, dokumentu anitz proposatuz eta kultura-programazio zabala apailatuz. Herritarrengandik eta haien beharrengandik hurbil dago, eta hainbat eta hainbat animazio eta zerbitzu proposatzen dizkie, bi gunetan eta bibliobus ibiltarian.

Mediatekako obrak aitzina doaz! Bi urtez hegalik berrienean eginen dira lanak.. Mediateka behin-behinekoz Emile Boeswillwald plazara aldatu da.  
Obrei buruz gehiago jakin

Baionako liburutegia 1851n sortu zen, eta 1977an mediateka bilakatu. Hiriko gune erakargarria da; hala, 10 000 jendek izena emana dute, eta horietatik 7 000 baionarrak dira: mediateka jende gehien biltzen duen zerbitzu publikoa da. Irakurtzeko gune atsegin eta kalitatezkoaren eskaintzeko, Baionako hiriak mediatekaren berregituratzea eta handitzea deliberatu du. Obrek hiru eta lau urte artean iraunen dute, baina eragiketak urratsez urrats eginen dira, obren bitartean erabiltzaileen hartzen segitu ahal izateko. Beraz, obren bitartean zabalik egonen da.

Denentzako kultura-gunea, bizia eta hurbilekoa

Mediatekan, bilduma aberats eta anitzak daude, euskarri orotan.

Ordutegi zabalak: 7 egunetatik 6

Astelehenetik larunbatera zabalik da, eta sarrera urririkakoa eta librea da (kontsultak, lan eremuak, Internet postuak…). Ordutegiak kontsultatu.

Mailegu baldintzak: baionarrentzat urririk

Dokumentuen mailegatzeko, baionarrek, ikastetxeek eta ikasleek, langabetuek eta jendarteratzeko laguntzak dituztenek urteko harpidetza urririk dute; besteentzat, hiritik kanpo bizi direnentzat, urtean 15 € gosta da.

Hurbileko zerbitzua: bi gune eta bibliobus bat

  • Hiri barneko mediateka: gune nagusia Santa Maria katedralaren parean dago eta astean 37 orenez zabalik da. 4 000 m²-koa da, gune publikoak eta erreserbak barne.
  • Gurutze Sainduko mediateka: Gurutze Sainduaren auzoan, Gaskoien plazan, 500 m²-ko eraikinak adin guziei zuzendu dokumentu mota anitz eskura ematen ditu.
  • Miniteka: bibliobusa Baionako lau auzogunetan aparkatzen da, aldizka: Polo-Beyris, Zitadela, Marracq eta Done Eztebe.

Mediateka, gunetik kanpo eta zuengandik hurbil

Liburuzainak jendeengana joaten dira, bereziki haur eta gazteengana eta mediatekara joatea ezinezkoa edo zaila duten talde bereziengana.

  • Zahar etxeak
  • Presondegia
  • Haurtzaindegiak
  • Etxera eramate zerbitzua
  • Ikastetxeak

300 000 dokumentu baino gehiagoko bilduma aberatsak

Katalogo aberatsa

Mediatekako bildumetan, 300 000 dokumentu baino gehiago daude, haurrentzat eta helduentzat: liburuak, aldizkariak, CD eta DVDak, argazkiak, estanpak, mapak eta planoak, etab. Katalogoa sarean kontsulta daiteke.

Aspaldiko funtsak

Ondare bildumen artean, 1914 aitzineko dokumentu batzuk daude. Batzuk numerizatuak izan dira, eta liburutegi numerikoan kontsulta daitezke.

Tokiko eta eskualdeko funtsa

1870ez geroztik, Baionako mediatekak euskarazko eta gaskoizko Euskal Herriari eta Gaskoniari buruzko liburuak kontserbatzen ditu. Baionaz eta haren eskualdeaz bereziki sortu bilduma publiko zaharrena da. Dokumentu garaikideak mailega daitezke.

Frantziako BNF liburutegiaren partaide

2011z geroztik, Baionako hiriak eta Frantziako BNF liburutegiak partaidetza hitzarmena izenpetu dute, euskal funtsen agerian emateko. Orain, Frantziako errepertorio eta katalogoetan agertzen dira, bereziki CCFr katalogoan.

 

Bilketa euskal dokumentu funtsen balioztatzeko programa da. Baionako hiria du gidari, eta Ipar Euskal Herriko hogei bat egitura barne hartzen ditu. Numerizatuak izan diren liburu eta irudi bildumen agerian emateko gunea da.

BNR Erreferentziazko Liburutegi Numerikoen labela

2017an, Frantziako Kultura ministerioak Baionako mediatekari BNR labela eman zion. Horri esker, harpidetuek baliabide numerikoak ere eskura ditzakete: e-liburuak, sareko prentsa, streaming bidezko bideoak, sareko musika eta autoformakuntza.

 

Mediateken berrien segitzeko, berrikuntzen eta gertakarien jakinean izateko, informazio gutunaren harpidetza har.

Kultura ez da erreximenta bezalakoa, txokolatea bezalakoa baizik: onkeria da, plazerez gozatzen eta lagun artean partekatzen dena!" 

Didier Hallépée