Bilketa, euskal funtsen ataria

Bilketa ataria Baionako hiriak mediatekaren bitartez sortua da. Frantziako hainbat egituratan dauden euskal funtsak erabiltzaile guzien eskura ematen ditu. Atari numerikoak Euskal Herriari buruzko ala euskarazko 130 000 dokumentu baino gehiago biltzen ditu: liburuak, aldizkariak, eskuizkribuak, artxiboak, argazkiak eta ikonografia, soinu dokumentuak eta ikus-entzunezkoak.

Bilketa: liburutegi anitzen atari bakarra

Bilketari esker, 130 000 erreferentzia baino gehiago kontsulta daitezke. Hogei bat liburutegi, mediateka, unibertsitate-liburutegi eta dokumentazio zentrotan dauden Euskal Herriari buruzko edo euskarazko dokumentuak biltzen ditu.

Horrez gain, atariko agendak sareko partaideek euskaraz edo Euskal Herriari buruz antolatu animazio ugarien berri ematen du.

Bilketa: urrundik kontsultatzeko liburutegi numerikoa

Bilketaren eginkizuna euskal ondare-dokumentuen numerizatzea eta hedatzea da. Egun, 1 400 dokumentu numerizatu kontsulta daitezke Bilketa atarian:

  • Antzinako prentsa: XIX. mendeko euskal prentsa (Eskualduna, Le Réveil basque, Ariel, Euskara) eta Euskal museoko aldizkaria, 1924tik 2000ra).
  • Ikonografia: argazkiak, mapak eta planoak, grabatuak, akuarelak… XVI. mendetik XX. mendera.
  • Inprimakiak eta eskuizkribuak: euskarazko lehen inprimakiak, euskarari buruzko ikerketak, euskal poeten eskuizkribuak…

Bilketa: antzinako eta egungo funtsen agerian ematea

Katalogo bateratuan edo liburutegi numerikoan argitaratu dokumentuen agerian emateko, Bilketak obra batzuk aurkezten eta azaltzen ditu.

  • Fokusak: argitalpen eta ikus-entzunezko garaikideen arloko berrien aurkezpena.
  • Testu hautatuak: testu klasikoen azalpenak eta itzulpenak.
  • Gure hautaketa: Bilketatik edo liburutegi partaideetatik (bereziki Gallica BNF liburutegiaren adar numerikotik) hartu interes bereziko dokumentu numerizatuak.

Bilketa: hiru erakusketa birtual

Dokumentu numerizatuen agerian emateko, bestalde, Bilketak gaikako erakusketa birtualak sortu ditu. Egun, hiru erakusketa ikus daitezke sarean:

&nbs

"Eta gai horri buruz euskaraz liburu baten sortzea komeni litzatekeela, euskara baizik ez dakitenentzat, lehenik […]"
Guero, Pedro Aguerre Azpilkueta "Axular", 1643

Bilketa programak sostengatzaile hauek ditu: Frantziako Kultura Ministerioa (Akitania Berriko DRAC), Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilua, Euskal Hirigune Elkargoa eta Frantziako BNF liburutegia.