ILLICITE BAYONNE ETA BILAKA KONPAINIAK
Oldeak/koreografia plataforma
Oldeak koreografia plataformak energia berria eskaintzen dio dantzari. Jakin-mina, hainbat estetikara irekitzea, sekula uko egin gabe haien erregistroko oinarri tradizionalei eta akademikoei… horra hor Baionako plataforma koreografikoko eragileak akuilatzen dituena.
Oldeak proiektuaren zentroan, bi konpainia
- Illicite Bayonne Konpainia. Errepertorio neoklasikoko konpainia da, Fábio Lopez koreografo gazteak zuzendua. Herrialde batean baino gehiagotan garatzen du bere artea.
- Bilaka. Euskal dantza berriko konpainia, lau artistako kolektiboak zuzendua. Bilakak bere ikusgarrietan Euskal Herriko ondare koreografikoa berrikusten du.
Oldeak dantza estudioa
Euskal Hirigune Elkargoak du Oldeak dantza estudioa apailatu Arteen Hiriaren zentroan, eta zorroztasun artistikoko erronkei nehor baino hobeki ihardesten die. Desmartxa berezi eta anbiziotsu horrek dantza funtsezko lekuan ezarri du Baionaren eta Ipar Euskal Herriaren kulturaren osperako.
Argibideak
Illicite Bayonne Konpainia : 06 63 10 74 28 edo compagnie-illicite.com
Bilaka : 06 33 85 14 90 edo bilaka.com