Iparraldeko Orkestra

Urtero Iparraldeko Orkestrak programazio ederra eskaintzen dio Baionako eta eskualdeko publikoari. Maurice-Ravel kontserbatorioaren barne da, eta publikoa laguntzen du beti berritzailea den kalitatezko ibilbide artistikoan: publikoari irekiak diren errepikak proposatzen ditu, topaketak, obra baten ezagutzea…

Orchestre du Pays Basque - Iparraldeko Orkestra 

Aurten ere l’Orchestre du Pays Basque – Iparraldeko Orkestrak egitarau bikaina eskaintzen dio Baionako eta lurraldeko publikoari. Urtebetetze denboraldi hau, « Célébration » izena duena, Orkestraren historia markatu duten zuzendariak eta musika mirari gazteak gomitatzeko parada da, konpositore handienak omentzeko, baina baita gure Orketra gaur egun den bezala egiten lagundu duten emazte eta gizonak ere. Jakina, aurten ere musika hormez haraindi zabaltzeko misioarekin segituko du, Arte eta Kultur Hezkuntza ekimenei esker eta eskolekin edo Hego Euskal Herriko gure auzokideekin gero eta elkarlan gehiago eginez. Maurice-Ravel Pays Basque-Iparraldeko kontserbatorioarekin elkarlanean eramana Euskal Hirigune Elkargoko arau autonomo baten bidez, publikoari lagunduko dio kalitatezko programazio artistiko berritzaile baten bidez: errepikapen publikoak, topaketak, murgiltzeak artistak egoitzetan, kontzertu berriak, heziketa artistiko eta kulturala, obren aurkikuntza… Iparraldeko Orkestra Pirinio Atlantikoetako departamenduaren dirulangutza errezibitzen du, eta azken horrek labelizatzen ditu baliabideak.

OSPB-IO: hogoita hamar bat kontzertu urtean

Orkestrari ospea ematen dioten ezinbesteko hitzordu nagusiak – Irekiera kontzertua, urteberriko kontzertu, Kontzertua familian -, musika elkarrekin ospatzeko abaguneak dira. Txaranga, musika herrikoia edo barrokoa dantza klasikoarekin, garaikidearekin edo tradiozionalarekin nahastuko dira. Klasiko handietatik hasi eta sorkuntza garaikideetaraino, Orkestra hogoita hamar kontzertu baino gehiago eskaintzen ditu, Euskal Herri osoa eta Baionan.

OSPB-IOk gainera, profesionalizatze bidean diren musikari gazteei parada ematen die jendaurrean agertzeko, esperientzia eszeniko horretarako interpretatzaile pedagogoek lagundurik. Denboraldiko kontzertu guziak online ezagutzeko dira bere webgunean

Ikusgarriak prezio apalean

Iparraldeko Orkestrak proposatzen ditu aitzin-kontzertuak, ikustekoak eta berriz ikustekoak, obrak hobeki ulertzeko, artistak ezagutzeko eta nork bere kultura aberasteko.Bere tarifa politika, biziki eskuragarria, hiru harpidetza pertsonalizagarritan deklinatzen da, 25€ tik goiti. Azpimarratzekoa, halaber, kontzertu guziak doakoak dira 22 urtetik beherakoentzat, eta hori, edozein hiri edo egitaraua dela ere.

 

Iparraldeko Orkestra Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzu autonomoa da.