TOKIKO KAFE ANTZOKI BAKARRA

Luna Negra

Musika (bluesa, popa/folka, lirikoa, ijito jazza, soula, euskal musika, flamenkoa…), antzerkia (komedia, one man show, umore bisuala, inprobisazioa…), magia, hipnosia, mentalismoa, pailasoak, eta beste ikusgarri mota anitz ikus daitezke Luna Negran…

Ikusgarriak leku intimistan

Programazio eklektiko, ausart eta herrikoi batekin, La Luna Negrak 170 emanaldi inguru proposatzen ditu urtean, gero eta jende gehiagok preziatzen duen eskualdeko kultur leku enblematiko honetan…

Antzerkia, One man show, umorea, bakarrik agertokian, bluesa, swing manouche, euskal musika, popa, folka, kantu frantsesa, munduko musikak, flamenkoa, ahots lirikoa, aztikeria, hipnosia, mentalismoa,…

La Luna Negra jende gehienarentzat eskuragarria da, diskriminazio ekonomiko, sozial eta kulturalik gabe, tarifikazio oso lehiakor batekin, publiko gazteari, ikasleei, lan eskatzaileei eta ezinduei zuzendua.

 

Artista anitz ari izan dira Luna Negran eta erregularki itzultzen dira: Peter Harper, Nico Wayne Toussaint, Pauline eta Juliette, Sélénite, Élise Archambault, Sarah Johnson, Abblaye Cissoko, les Pères Peinards, Bilika, Peio Ospital, Benoit Joubert, The Band from New York, les Frères Brothers, Nicole Ferronni, JeanFi Jeanssen, Hervé Barbereau, les Copines, eta beste artista asko-asko, tokikoak eta nazioartekoak…

Programazioa lunanegra.fr  webgunean atzemanen duzu