GAURKO MUSIKEN AGERTOKIAK

Le Magnéto

Baionako harresietan gaurko musiken agertoki bat bada, arrunt berezia! Badu zenbait urte ingurumen desberdinetarik jin musikariek jotzen dutela Magnéto gelaren gangaren azpian.

Sorkuntza lekua

Astean behin edo bitan, zuzeneko musika maite dutenek talde amaturrak eta profesionalak entzuteko parada dute, tokiko taldeak, Frantziako taldeak eta nazioarteko taldeak. Talde bakoitzak bere mundua partekatzen du bere musikaren bidez: rocka, punka, reggaea, folka, popa, noisea, elektronikoa, hip-hopa, metala, bluesa, psikodelikoa...

Zurezko ate handia iragan ezazu, harrizko pasabidetik sartu, eta kontzertu paregabeen giroa dastatuko duzu Magnéto gelan!

Musika ezagutzeko eta partekatzeko lekua

La Locomotive elkarteak Magnéto gela kudeatzen du eta badu 30 urte baino gehiago musika jende gehienari helarazteko eginkizuna duela, jendarte loturak garatzekoa eta sendotzekoa, eta jakin-mina eta ezagutzeko gogoa piztekoa musikaren bidez. Eginkizun horiek Magnéto gelaren proiektuaren ardatzak dira, eta neurrizko prezioak plantan ezarri dira.

La Locomotive elkartea maiz elkarlanean ari da tokiko kultura elkarteekin. Musika eta kultura proposamenak anizten ditu Magnéto gelan eta erregularki hartzen ditu tokiko kultura elkarteek eta artista kolektiboek antolatu gaualdiak.

Le Magnéto gelan zaharberritze obra handiak eginen dira. Zenbait hilabetez hetsirik egonen da. Gelaren itxura paregabea atxikiko da eta baloratuko, eta artisten eta ikusleen erosotasuna hobetuko.