ARRATSALDEETAKO KONTZERTUAK

Igandeak musikan

Hitzordu erregularra ahots ederrak eta "arinak" deitu musikak entzun nahi dituztenentzat.

Igande arratsaldeetako kontzertuen denboraldia

Neguan gauez ateratzeko uzkur diren musikazale zenbaitek biziki gogoko dituzte Igandeak Musikan. Arratsaldez iragaten dira (16:00etan edo 17:00etan), gehienetan Michel-Portal antzokian, baita ere batzuk Lauga gelan edo Gurutze Sainduaren elizan.

Kontzertuak denentzat: prezio biziki apalak eta joan-jinkaria dohainik

Denak kontzertuetara joateko gisan, Baionako hiriak prezio merke-merkeak proposatzen ditu, bereziki zergapekoak ez diren baionesentzat:

Sei kontzerturako abonamendua: : 40 € (prezio betea), 36 € (adineko baionesentzat) 20 € (zergapekoak ez diren baionesentzat, Déclic txartelarekin), dohainik heldu batekin diren 14 urtez peko haurrentzat.

Kontzertu baten prezioa (kontzertu gehienetarako : 12 € (prezio betea), 36 € (adineko baionesentzat), 10 € (enpresa batzordeak), 8 € (zergapekoak ez diren baionesentzat, Déclic txartelarekin), dohainik heldu batekin diren 14 urtez peko haurrentzat.

Bestalde, kontzertuen egunean, Baionako hiriak joan-jinkari bat plantan ezartzen du dohainik Baionako auzo batzuetatik kontzertu gelaraino.

Ikus ezazu 2020/2021eko denboraldiko programa

Programa laster