TOKIKO INTERESEKO FUNTSA

Mediatekako ondare funtsa

Baionako liburutegia bildumak berrosatzen ari da, emaitza eta erosketa anitzei esker… Oroit 1889ko abenduaren 31ko suteak liburutegiko 20 000 obren hiru laurdenak erre zituela. Egun, ondare funtsean, tokiko interesa duten inprimakiak, mapak eta planoak, eskuizkribuak, estanpak, argazkiak, posta kartak eta afixak daude.

Dokumentu paregabeak

  • 700 eskuizkribu: euskal funtsen artean, Georges Hérelle bildumako eskuizkribuek garrantzia berezia dute Xiberoko pastoralaren historian. Euskararen, ipuinen eta tradizioen arloko hainbat dokumentu ere badira, egile hauenak, besteak beste: Wentworth Webster, Julien Vinson, Edward Dogson, Charles Bernadou…
  • Bestalde, mediatekan XX. mendeko literatura eskuizkribuak ere badira, Francis Jammes, Thierry Sandre, Paul-Jean Toulet, Roland Barthes eta besterenak, baita Léon Bonnaten gutun batzuk ere.
  • Feillet ahizpen eta Ferdinand Corrègesen marrazki eta tindu bilduma ohargarriak ere badaude.

Mapa eta plano bilduma ederra

Funtsean Baionari buruzko dokumentu anitz daude. Hiriak izaera bikoitza du: eskualde mailako itsaso eta ibai portuarena eta muga zaintzen zuen gotor herriarena. Baionako mediatekako ondare funtsean, beraz, hainbat garaiko Aturriko bokalearen mapa anitz ere badaude; horietako batzuk “Baiona, Aturriko portua" erakusketa birtualean ikus daitezke. Tokiko mapa anitz ere badira: ondoko hirienak, Pirinioetakoak eta Landesetako hegoaldekoak.

  • Funtsa kasik liburutegia sortu zenetik beretik hasi zen osatzen. Izan ere, egungo ehun mapa eta planoko bilduma (hots, 200 orri baino gehiago) kasik osorik libratu zen 1889ko abenduaren 31ko sutetik.
  • Egun, mapen eta planoen funtsak XVI. eta XX. mendearen arteko 2000 dokumentu inguru biltzen ditu.

Tokiko prentsa numerizatzen

Kontserbatua den egunkari zaharrena XVIII. mendekoa da (Baionako itsasoko aldizkaria, 1757), eta XIX. mendeko aldizkari anitz ere badira. Ondare zerbitzuak mediatekako tokiko funtsean dauden 600 aldizkari baino gehiago kontserbatzen ditu, eta horien berri ematen. Ehun bat egunkari eta 500 aldizkari baino gehiago dira, bai Baionaren, Euskal Herriaren eta Landesetako hegoaldearen historiaz, bai aktualitateaz. Tokiko egunkariak numerizatzen dira: le Courrier de Bayonne sarean ikus daiteke, ondare liburutegi numerikoan.

 

Ondare liburutegi numerikoa zer da?
Ondare liburutegi numerikoa ondare dokumentu numerizatu bilduma da. Erabiltzaileek sarean kontsulta dezakete, eta dokumentuak ikusi eta deskargatu ditzakete.

"Liburuak babestu ala irakurrarazi, hautatu behar da. Ez dut erran nahi babestu gabe irakurrarazi behar direnik, baina ez litzateke irakurrarazi gabe babestea erabaki behar."
De Bibliotheca, Umberto Eco